Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia literatura musika

Paperezko kontzertuak gozatzen

Maiz joaten naiz Zarauzko Garoa liburudendara. Sarriago joango nintzatekela aitortu dezaket. Liburuak erostera, solasaldietara, bertan dagoen lagun giroan hitz egitera… edo aspaldian antolatzen ari diren emanaldi bereziren batera, aukeran. Paperezko kontzertuak kasu. Liburu bat aitzaki, hilero emanaldi berezi bat antolatzen ari dira liburudendan bertan, liburu artean, irakurle artean, kultura biziki maite duen jendearen artean. Audience, […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi literatura

bart

… bukatu da afaria. Eta utzi diogu hitz egiteari. Kafea amaitzearekin batera, amaitu dira gaurkoz gaiordeneko puntuak. Dena ustez erabakita utzi dugu, eta posta zerrendan jarraituko dugu eztabaidatzen. Eta hobetzen. Eta kalean agurtu gara. Kale Nagusian alde batera egin dute batzuk, eta Musika plazarantza doan norabidean abiatu gara gu hirurok. Lasai asko, autoak hartu aurreko […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi musika

are you reggae?

Prest zaudete? Revolutionary brothers dira, Donostiako bi anai. Abesten King Konsul, Zarautzen bizi den munduko reggae abeslari eibartar jatorrena. Talde bikaina osatzen dute. Eta hemendik eta hara ari dira etengabe. Musika, diskoak, erremixak, kantuak…. eta sekulako giroa sortzen. Aspalditik ezagutzen dugu elkar. Musika, irratia, konexioek ezagutarazi gaituzte. Harreman izan dugu. Baina uda honetan elkarrekin egoteko, […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi musika

DLRN entzuten gau ta egunez

Musika asko entzuten dudan arren, zenbaitetan denbora gehiago izatea gustatuko litzaidake. Albisteei, liburuei, blogei kasurik egin ez, eta bazkalorduan zein lan denboran musika aditzen egon. Kontzertuetara joan, eta irratian kantuak pintxatu. Atsedenik gabe egongo nintzatekela ziurta dezaket. Ez naiz aspertu azken 25 urteotan, eta grinak jarraitzen du. Aspaldian Euskal Herriko talde bereziak entzuten ditut. Bereziki […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi teknologia berriak

maiatzaren lehenean tailerrera

Maiatzaren lehena, langileen nazioarteko eguna. Manifestazioak hiriburuetan. Ekitaldiak mundu osoan. Eta gu, tailerrera goaz. Zarautzen elkartuko gara, Putzuzulo gaztetxean, greba orokorra sarean prestatzeko. Grebaorokorra.info, sindikatuek greba iragarri eta aste berean sortu zen sarean. Blogariek, twitter bidez kordinatutako ekimena izan da. Hego Euskal Herrian egingo den grebari buruz, mundu guztiari esateko. Wiki bat eta posta zerrenda […]