Musika asko entzuten dudan arren, zenbaitetan denbora gehiago izatea gustatuko litzaidake. Albisteei, liburuei, blogei kasurik egin ez, eta bazkalorduan zein lan denboran musika aditzen egon. Kontzertuetara joan, eta irratian kantuak pintxatu. Atsedenik gabe egongo nintzatekela ziurta dezaket. Ez naiz aspertu azken 25 urteotan, eta grinak jarraitzen du. Aspaldian Euskal Herriko talde bereziak entzuten ditut. Bereziki […]
