Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Pride pelikula ikusi ostean, erabat harrapatuta

Aspaldiko partez zinemara joan ginen aspaldiko hiru lagun. Badira 20 urte baino gehiago astero batzen ginela… bizitzak urrundu gaitu, barraren alde banatan gaude orain barrikadaren alde berdinean egondakoak. Bilboko Alhondigan hitzordua egin, elkarrekin afaldu eta pelikularako txartelak erosi genituen. Futbolaz, politikaz eta bizitzaz berba egin genuen artean… Pride pelikula ikusi genuen. Txundituta hirurok. 80. hamarkadan […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Ikasle mugimendua indartzen ari da, nabarmen

Leihotik ikasleak ikusten ditut autobus paradan. Normalean hor egoten dira goizeko 8etan. Mordoa doaz egunero Deriora, institutura. Ia autobuskada bat Larrabetzutik. Gaurkoan baina, greba eguna dute. Hiru ordu beranduago doaz, 11etako manifestaziora. Greban daude. Baina ez dira etxean geratu. Leihotik begira, konturatu naiz asko direla. Gaztetxoak, karpeta barik. Baina ikasteko gogoz. Eta sarea sutan dagoela […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

grebaorokorra.info larriki saritua

ARGIA saria eman diote maiatzaren 21eko grebaorokorra.info ekimenari. Biba zuek! pikete informatiboa egin zenuten guztiok. gaztelumendi.org blog honetan grebaorokorra etiketarekin, m21eko grebari eta grebaorokorra.info proiektuari eskainitako albiste eta iritziak.

Kategoriak
agit/prop i+g

greba orokorrari gogoz heltzeko

Grebari buruz gogotsu ari gara egunotan, grebaren alde dagoenak badu lana franko. Greba bera zelan izkutatzen duten batzuek ere sinestezina da. Guai asko ibiltzen dira ia gehienetan, snobismoak kutsatzen ditu, baina horrelako kontu solidario eta konprometituetan isiltasun iheskor bat. Tira, nabarmena da. Demokratak dira, hori bai. Sasi enpresariak, aberats berriak edo pijo totalak! Eta harritzekoa […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi teknologia berriak

maiatzaren lehenean tailerrera

Maiatzaren lehena, langileen nazioarteko eguna. Manifestazioak hiriburuetan. Ekitaldiak mundu osoan. Eta gu, tailerrera goaz. Zarautzen elkartuko gara, Putzuzulo gaztetxean, greba orokorra sarean prestatzeko. Grebaorokorra.info, sindikatuek greba iragarri eta aste berean sortu zen sarean. Blogariek, twitter bidez kordinatutako ekimena izan da. Hego Euskal Herrian egingo den grebari buruz, mundu guztiari esateko. Wiki bat eta posta zerrenda […]

Kategoriak
agit/prop info 7 larrabetzutik teknologia berriak

Zenbait mezu labur

Astelehena da, eta zenbait gai izan ditut buruan. Zeini heldu asmatu ezinik ibili naiz, eta labur labur aipatu gura nituzke, ahal dela. no time for love Harrituta geratu naiz duela astebete abiatu genuen ekimenak, ze indar hartu duen. Munduari bira eman dio dagoeneko, han eta hemen irakurri ditugu mezuak. Ordezkari politikoek baliatu dituzte, egunkarietako portada […]

Kategoriak
agit/prop

No time for work (greba orokorra)

nik ere gaur greba egin dut lanean. Bilboko kaleetan ikusiko nauzue beharbada, grabadora eta telefonoarekin, Info7 irratirako kronikak egiten. Gaur Bilbo Hiria irratian eta Info7 irratian albistegi bereziak. Grebari buruzko berbak. Grebaren jarraipena grebaOrokorra izeneko blogean.

Kategoriak
18/98+ agit/prop

maitasunaz irratian

no time for love kantuarekin abiatu dut aste honetako kronika laburra info7 irratian. Hertzainak taldearen kantua ekarri dugu gogora, baina kantua entzutea ere posible egiten du Internetek. Irrati kronika izanik… zer hobea kantuarekin hastea baino. No time for love kanta ederra da, eta beharbada horrek egin du hain azkar, hain ausart sarean zabaltzea. Egia esan […]