EH eta Euskal Herria. Fiesta baino gehiago.
EH eta Euskal Herria. Fiesta baino gehiago.
Mozal legeari jarraituta, atxiloketa baten berri emateagatik zigortu gura izan dituzte ARGIA eta bere lantaldeko Axier Lopez kazetaria. Adierazpen askatasunaren kontrako neurri honek, informatzeko eskubidea ez ezik, informatua izatekoa ere urratzen du. Euskal Telebistako Egunon Euskadi saioan, horretaz mintzatu eta gure elkartasuna adierazi diogu mahaikideoak Axier Lopez laguna eta ARGIA aldizkariko lantaldeari. ARGIA Mozalik gabe […]
Argiako kazetari Lander Arbelaitz Hegoafrikan izan da, mundialaren kari. Han, futbolaz landa badela gauza gehiago erakutsi digu. Eta ARGIA aldizkarian argitaratu ditu zenbait elkarrizketa interesgarri. Besteak beste, Brian Currinen bulegoan azaldu zen. Eta Hegoafrikari buruz bezala Euskal Herriari buruz berbetan jarri zen berarekin. Eta irudiok jarri dizkigu orain aukeran. Arretaz jarraitu ditut orain arte Brian […]
ARGIA saria eman diote maiatzaren 21eko grebaorokorra.info ekimenari. Biba zuek! pikete informatiboa egin zenuten guztiok. gaztelumendi.org blog honetan grebaorokorra etiketarekin, m21eko grebari eta grebaorokorra.info proiektuari eskainitako albiste eta iritziak.
Ez naiz ni, zurekin ahaztu dena beste norbait izango zen hura Harrituta somatu nuen lagun baten emaila atzo, irratia.com ez zelako agertzen #irekia delako ekitaldi horren gonbidatuen zerrenda zabalduan. Ikatz kopia gorderik (BCC) gabe egindako emailketa batean. Ez zuten irratia.com gonbidatu Ajuria Eneara, nahiz eta blogari pintxozale asko gonbidatuak izan. Eta ez ninduen harritu. irratia.com […]
Bergarako saioa izango dogu akorduan tarte batean. Maialenen bakarkako bertsoak, Mikel Laboaren doinuak, argia joan zenekoak, eta guk horrek bertso galduok grabatu eta zabaldu izana. Grabatu, gorde eta zabaldu. Artxibatu eta eskura jarri. Hori da guretzat Internet, holan ulertzen dugu, eta horrela azaltzen saiatu gara. larrabetzu.org komunitateko blogerako grabatu genituen bertsoak, Euskal Herri osoan entzun […]
Errima gorriz datoz kume berriak Erreportaia itzela, interesgarria egin dute Lander Arbelaitz eta Gorka Bereziartua kazetariek ARGIAn. Idatzizkoa argitaratu zuten lehenbizi, baina oraindik interesgarriagoa egin zait montatu duten ikusentzunezkoa. Twitter bidez adierazi zuten horretan zirela, eta gaur argitaratu dutenean, ezusteko polita hartu dugu. Hernaniko Molotoff irratian Aritz sound system (Selektah kolektiboko kidea), Baionako ostatu batean […]
ARGIA aldizkariko Eli Pombok elkarrizketa bat egin dit asteon, bertsio digitalerako. Hari@ buletinarekin be, banatu dute gainera. #basquecamp ekimena azaldu eta datorren ekainaren 7an Larrabetzun egin asmo dugunari buruzko xehetasun batzuk eman, eta Interneteko panoramaz iritzia eman dut. Titularra deigarria egin du gero! Patxi Gaztelumendi: “Alfabetatze digitala behar du herri honek, euskalduntze alfabetatzearen fasea amaituta” […]
Dagoeneko euskal munduan, behin baino gehiago aipatu dugu lostinbilbao.tv proiektua. Ruben, Libe, Garazi, Cristina eta Aiora horretan ari dira buru belarri, astero. Hiri bat eta kultura bideoblog batean bilduak. Bilbon ez galtzeko. Bilbok eskaintzen dituen aukerak baliatzeko, ikusteko, entzuteko. ARGIAk ere erreportaia egin du, hiru orri oso koloretan. Bideoa ere egin dute. Eta eskaini. Eta […]