musikak gaur egun sortzen dituen kezkak. ikuskizun handiak. sponsor nagusiak. kultura.
musikak gaur egun sortzen dituen kezkak. ikuskizun handiak. sponsor nagusiak. kultura.
Jaialdi bat da. Martxa asko dago. Euskal kulturgintzak daukan astebururik dizdiratsuena. Durangoko taberna jatetxe pub eta garitoentzako, jaien osteko asteburu luze eta emankorrena ziurrenik. Euskaldunontzat arnasgunea. Arnasa, haizea, aire berriak inguruan. Kultur industria apal baten erakusleiho paregabea. Kontzertuak, hitzaldiak, aurkezpenak, manifestazioak… mundu bat da Durango. Baina niretzat, batez ere liburu azoka da. Liburua Durangon murgildu […]
21 egun, erraz esaten da. â¸â–¶ (pause eta play) Bitartean asko ari gara ikusi eta ikasten. Zer ez den sortu egun guzti hauetan Euskal Herrian. Sukaldaritza, esku lanak, musika… herri ekintzailea gara duda barik. Espaloian Igor Telletxea Berako musikariak, berak bakarrik Itoiz taldearen Espaloian grabatu du. Eta zenbat horrelako, herriz herri, Euskal Herri osoan. Baduzu […]
Itxialdia eta sorkuntza. Isolamenduari zelan aurre egin kulturgintzatik. Hara hor bi erreportajetan, egunotan landu ahal izan dudan eta GARA egunkarian argitaratu duguna. Mila esker kulturgileok. Batzuk etsita, besteak animatuago… ea guztion artean ekintza handi hau bideratzen dugun. Itxialdian sortzen Isolamenduari irriz eta kantuan Mikel Antzak, poema eder horri ahotsa jarri dio gaur goizean. Eskerrik asko […]
Gutun bat jaso zuten Gazte Lokalekoek. Deustun 26 urtean mantendu duten kulturgunea itxi behar dutela. 15 egun horretarako. Eta mugitzen hasi dira. Eta zelan. Ekintzak areagotu dituzte, jende gehiago batzen da beraien bileretara, indartu egin dute kaleko dinamika, eta sustenguak -lehendik ere bazuten nahikoa- gehitu dira. Telebistan eta irratian suertatu zait Deustuko Gazte Lokalaren inguruan […]
Udan ezagutu nuen Oskar Alegria. Eako poesia egunetan. Ia urtero joaten naiz Eara. Lehenengoz zegoen bertan bera. Eta lagun talde itzela batu ginen. Mitxel Sarasketarekin joan nintzen ni. Mitxel ere lehenengoz. Oso oroitzapen ona utzi dit Eako asteburuko egonaldiak. Kuadrilla handia osatu genuen, eta oso giro onean pasatu genituen barikutik domekara artekoak. Banan-banan agurtu -udalekuetako […]
Ez da adar jotzea! Musikaren egunarekin saritu dute. Aurretik Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Ruper Ordorika saritu izan dituzten moduan. Ez da zaharra saria. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate zela hasi ziren musikariak saritzen. Berton. Ez Madrilen, edo Parisen. Hemengo erreferentziak bultzatu eta aupatzeko. Eta ehundaka lagun batu ginen ekainaren 21 berotsuan Victoria Egunia antzokian. […]
Lagun bat joan zaigu. Idazlea, kazetaria, sortzailea. Hasier Etxeberria. Euskal kultura, hizkuntza, nazioa, gastronomia, telebista, sarea… zer ez duen astindu urte hauetan guztietan. Asko maite genuen. Eta gaur sarea bor borka dabil. Bihotzez. Maitasunez. Gogoratzen. Hasier gogoan hasier gaiari buruzko Txioak Hasier Etxeberriaidazle eta lagun handia https://t.co/9er2SLeg36 pic.twitter.com/pNRQO5ZLaO — Susa literatura (@armiarma) 2017(e)ko martxoak 29
Atsegin ditut kantautoreak. Are gehiago beraien letrekin mundua aldatzeko indarra erakusten dutenean. Pete Seeger abeslariaren berri Benito Lertxundiren bitartez izan nuen. Maiz aipatzen zuen. Zelan bera Euskal Herrira ekarri zuten Ez dok amairukoek, eta gerora bere bertsioa. Bart Pete Seeger omendu dute Arriaga antzokian. Lou Topet taldeak zuzeneko emanaldia egin du bere kantuekin. Eta hainbat […]
Aspaldian ari gara korrika, arineketan, karraderan… batetik bestera, lotu barik. Euskararen alde, kulturgintzan, mugimendu bizia da Hori Bai gazte elkartearena ere. 1965. urtean sortu eta urtez urte, Larrabetzuko Andra Mari kaleko 23an iraun du zutunik Hori Bai gaztetxeak. Urte guzti hauetan, teilatupe honetan egosi dira gure herriko kontu asko eta asko. Kili Kiliak, sasoi bateko […]