Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Asko daukagu esateko, hitz egiteko, oraindik

Hasi besterik ez da egin Euskaraldia. Eta aurten negu itxurako udaberrian hasi da. Tokiz kanpo harrapatu nau. Joan jinean. Aurreko edizioetan Larrabetzun egokitu zait, herriko lantaldean gainera. Oraingoan Pirinioetan. Hemengo lantaldean banabil, baina beste bat da erritmoa. Hori beste baterako. Eta nazio mailako ekimena izanik, batean eta bestean zer gertatzen den, zer mugitzen den irakurri […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus literatura musika

Laboa eta poesia

LP bat osatu zuen Susak Mikel Laboaren urteurrenean. Gaur kantuok entzuten aritu naiz. Hamar dira, hainbat poeten kantuekin. Baina antologia ederra sortu dugu euskaldunok Mikel Laboaren kantuekin. Belaunaldiz belaunaldi txertatuta daude. Poza eta tristura hartzen dut horrekin. Poza Laboa gogoratzen dugulako. Artista handia, bitxia, berezia bezain apala. Tristura galdu genuelako. Baina badakigu jakin, ezer eta […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi larrabetzutik

Larrabetzu euskal herria

Martxoan bada giro. Udaberriaren atarian hasi da loretzen herri mugimendua. Aste bizi bizia izan dugu herrian. Eta kalera atera gara behin eta berriro herritarrak. Astegunez, zein asteburuan… egon da zer garen eta zer gura dugu agertzeko aukerarik. Kolore, adin, auzo, pentsaera ezberdinetako herritarrak batu gara, plazan, kalean, auzoetan… martxoak 8 Azken urteotan hauspoaldi feminista ernetzen […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus teknologia berriak

gaztelumendi.eus

Eta nazioartean euskara eta euskal kultura hedatzeko ezinbesteko tresna izango da sarea. Eta hizkuntza, eta herria, eta kultura, eta ekonomia garatzeko .eus dominioarekin agertuko gara munduaren aurrean. Blog honek ere, sortu eta hamargarren urteurrenean gaztelumendi.eus izaera berritua hartuko du. Aspaldian nazioartean izan dugu errekonozimendurik handiean da puntuEUS dominioa. Euskal kulturaren komunitate osoa zabalduko duena mundu […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia larrabetzutik

Gure esku dago Larrabetzun be

100 lagun baino gehiago Larrabetzuko eskolako jantokian @GureEskuDago aurkezpenean pic.twitter.com/GLp8m4WpFK — larrabetzu eskura (@larrabetzu) January 17, 2014 Aurkezpen jendetsua duela egun batzuk Larrabetzun egin zena. Ondo prestatutakoa, zaindua, ordenatua eta esanguratsua. Eta jendeak erantzun egin zuen, gure herrian gauzak ondo egiten direnean egin ohi den moduan. Ilusioa piztu du Gure esku dago ekimenak, ilusioa piztuta […]

Kategoriak
agit/prop EUS hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

Euskal Herria 2.0 topaketatik puntuEUS dominiora

2006ko irailean burutu genituen Euskal Herria 2.0 topaketak Donostiako Artelekun. 2013ko udaberriaren azken egunotan ospatuko dugu puntuEUS dominioa eskuratu dugula Bilbon. Tartean… bide luzea egin du dominioaren aldeko lan isil eta malguak, irekiak eta zabalak, temati eta sutsuak. Euskal Herria nazioartean | euskararen herria munduan Lokalizazio eta Internalizazio estrategiak genituen aztergai Artelekun batu ginenean. Eta […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia literatura musika

Herria eta hizkuntza 1220 eurotan

Berriki Hasier Etxeberriak bere bizipozak eta bizipenak kontatu dizkigu blogean. Liburu elektronikoen salmentatxoak sortutako mezuen berri jasotzeak eta abar.. Tristeagoa iruditu zait, triste eta batez ere haserre jarri nau, Herria eta hizkuntza kantuaren ahapaldi batzuk dokumental batean jartzeko asmoagatik, 1220 euro kobratu nahi izan dizkiotela jakiteak. Eta erantzunak ere arretaz irakurri ditut. Eta euskal kulturaren […]

Kategoriak
larrabetzutik

Herriko eskola eta Hori Bai auzolanean

herrigintza oinez ikasten da Herri giroaz berba asko egiten da. Giroa eta herrigintza zerutik eroriko balira lez. Giroa sortu egin behar da, saiatu, baldintzak bilatu, eragin, proposatu, egin, lagundu. Gurean aspaldion, giro itzela dabil. Ekimen ugari eta ezberdinak ari dira sortzen, eta sarritan ekimenok alboko indarrak ere baliatzen dituzte, aurrera egiteko. Herri bizia da gurea, […]

Kategoriak
agit/prop

Etorkizun abertzalea

Udaberria heldu da Euskal Herrira. Eguzkitsu loratu dira asteburu osteko egunak. Loretsu esnatu dira gure bazterrak. Udaberriko egunak bizi ditugu idatzietan, entzuten diren elkarrizketetan, susmo politikoan eta tabernako solasaldietan. Neguko eguraldian tematuta daude oraindik albistegi ofizialetan, politikari profesionalen ahoetan…. komunikatu eta agiri zaharkituetan. Etorkizuna gaur Eta ni, ikusitakoak ikusita, esperantzari leihoak ireki eta etorkizuna abertzalea […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Korrika badator

Zer falta da ba? Tuteran hasi eta pausoz pauso dator, bihar hasi eta gaur da hemen, gero hor, atzokoa etorkizun dugu. Tuteran hasi eta Nafarroa zeharkatuko du, behin eta berriz, herriz herri herrialdeak josiko ditu, eta mugak eta errekak gainditu, zubiak eta tunelak igaro, gauak eta egunak eman, eta ez da nekatzen, ez da gelditzen. […]