Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Plateruena, XXI. mendeko kulturgintza berri baterako oinarri

Kooperatibaren amaiera Orain arte ezagutu dugun Plateruena kudeatzeko ereduaren amaiera ekarri du bart ezagutu genuen albisteak. Plateruena desagertzea. Egoera ekonomiko larriak, ekarri du kooperatiba desagertzera eramateak. Langile eta bazkideen batzarrak erabaki du. Eta langile/bazkide/kulturgile/ekintzaile kooperatiba horretan eredu izan da. Sortu zen momentutik bertatik. Eta gardena izan da azken unean ere. Anboto Durangoaldeko agerkarian informazioa zabaldu […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Herri bat

txikia bizia alaia gogorra euskalduna eta kementsua. Atzo, gaur eta beti. 2014ko maiatzaren 3a bereziki gogoratuko dogu larrabetzuarrok, inposaketaren kontra eta gure nortasunaren alde garen moduan agertu garelako, ez besterik. Herri giroa, alaia eta kementsua. Herritar guztiok. Ezkerreko eskumako handi eta txiki, kolore guztietakoak, adin guztietakoak plaza baten batuta. Argazkiak ikusi eta txunditzeko modukoa. Herrigintzan […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi larrabetzutik

Uritarra futbol taldea herrigintzan

euskaraz eta koloretan aluzinatzen 2013 / 2014 denboraldiko kromo albuma atara barri du Uritarra futbol taldeak gurean. Herriko neska mutiko, gaztetxo eta futbolari nagusien talde guztiak… ehunetik gora jokalari kromoetan. Euskaraz eta koloretan. Argazkiak.org | Uritarra futbol albuma © cc-by-sa: gaztelumendi Eta orain, herriko gazteenek Mitxilota dendan, Gazteleku -Uritarraren taberna eta egoitza soziala- edota herriko […]

Kategoriak
hurrengo geltokia larrabetzutik

Tomas Ordeñana eta PNVren estiloa zatika jausten hasi da Larrabetzun

Ez dakigu etxebizitza sozialak desprestijiatzeko, dirua barra barra irabazteko edo txapuzak egiten artistak direlako… baina Tomas Ordeñanaren -aurreko legegintzaldietan PNVko alkate eta herrian jaun eta nagusi- aroak, oraindik zeresan asko ematen du gurean. Hemen ikusten dugun argazki hau, aste honetan bertan herrian ateratakoa da. Etxebizitza sozialen kalitatea, txapuzaren maila ikusteko nahiko adierazgarria. Errezena errua norbaiti […]

Kategoriak
agit/prop literatura maitatasunetik musika

Durango ugari

Aurrekoan lagun batek, Durangorako joan etorriak urteetara ekartzen zituen. Mende laurdena urteroko zitan. Eta gogoetan jarri ninduen. Noiztik? Eta txikitako oroitzapena datorkit. Ikastolatik autobusean, atentatua Erletxetan. Liburu eta diskoak. 80. harmakadako Andramari elizpeko diskoak eta estetika gogoan dut, Tijuan in Blue eta Potatoren diskoaren inguruan Soinuakoen estand hura, Kortaturen aizkolariaren posterrak, Hertzainaken kartel marroi handia, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik

herrigintza

Aspaldiko berba da gurean. Herri kandidatura izan zen 1979an Larrabetzun. Eta 26 urte besterik ez zituen Jose Antonio Lekuek udaletxea gobernatu zuen beste 5 lagunekin batera. Lau urtez. Ordukoak gitxitan kontatzen dira. Egin beharko da errepaso bat. Horrenbeste urte igaro eta gero. Baina herrigintza, kandidatura bat eta asko baino gehiago da. Jarduteko modua da. Aukera […]

Kategoriak
larrabetzutik

Herriko eskola eta Hori Bai auzolanean

herrigintza oinez ikasten da Herri giroaz berba asko egiten da. Giroa eta herrigintza zerutik eroriko balira lez. Giroa sortu egin behar da, saiatu, baldintzak bilatu, eragin, proposatu, egin, lagundu. Gurean aspaldion, giro itzela dabil. Ekimen ugari eta ezberdinak ari dira sortzen, eta sarritan ekimenok alboko indarrak ere baliatzen dituzte, aurrera egiteko. Herri bizia da gurea, […]