Kategoriak
agit/prop ongi etorri errefuxiatuak

Errefuxiatuek ere futbola maite dute

Arratsaleko 4ak dira. Hotel atarian hitzordua. Hotel barruan, errefuxiatu gazteei asko kostatzen zaie hitzordua betetzea. Eta azkenerako, Carles kataluniarrak ekipoa osatu du. Ozta ozta. Bidean goaz, eta menditxo baten magalean, goi goian dagoen Atenaseko auzo batean, anarkisten eremuan futbolean ari dira beste errefuxiatu batzuk. Squat ezberdinen arteko txapelketa antolatu nahi dute boluntario batzuk. Izan ere, […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia teknologia berriak

jauzi kualitatiboa euskal selekzioen ofizialtasunaren alde

#oneCountryOneTeam Euskal Selekzioak Kataluniaren aurka hainbat partida jokatu ditu asteburu honetan -emakumeek futbolean, rugbilariek Katalunian bertan, futbol sala…- eta besteak beste selekzioen aldeko aldarria izan da nagusi zelaian eta kalean. Sare sozialetan ere, #OneCountryOneTeam mezua hedatu da lau haizetara, mundu osoan.   #OneCountryOneTeam Tweets

Kategoriak
ikusi eta ikasi larrabetzutik

Uritarra futbol taldea herrigintzan

euskaraz eta koloretan aluzinatzen 2013 / 2014 denboraldiko kromo albuma atara barri du Uritarra futbol taldeak gurean. Herriko neska mutiko, gaztetxo eta futbolari nagusien talde guztiak… ehunetik gora jokalari kromoetan. Euskaraz eta koloretan. Argazkiak.org | Uritarra futbol albuma © cc-by-sa: gaztelumendi Eta orain, herriko gazteenek Mitxilota dendan, Gazteleku -Uritarraren taberna eta egoitza soziala- edota herriko […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Hizkuntza eta futbola

Espainia galtzaile euskararen erruz Aitortzen dizuet, futbola youtubetik baino ez dut jarraitzen aspaldion. Barca, Athletic eta bestelako betekadak gogoaituta naukate, egia esan. Euskal Herriko jokalarien jarrera txalotu izan dut, euskal selekzioen aldeko jarregatik eta. Eta orain pentsatuta, beharbada partida ez jokatzea izan zen egin zuten onena… betekada bera arintzeko edo. Pentsa bat batean, Euskal Herriko […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Selekziorako deitu naute

Gaizka Garitano, Mikel Labaka, Joseba Garmendia eta Patxi Gaztelumendi jokalari hautatuak Bilbon kontzentratuta. Euskal Herriko selekzioaren alde nago, badakite hori hautatzaileek, eta horregatik Mundo deportivo kirol kazetak atera du esklusiba.