Kategoriak
agit/prop literatura teknologia berriak

Liburuaren eguna

Kantu berri bat entzunez hasi dut eguna -besteak beste- disko denden karietara Berri Txarrak taldeak plazaratutako singlea. Eta Frantziako hauteskundeei buruz, eta Melenchon fenomenoari buruz jarraitzeari ekin diot, bart irakurri nituen PP eta Marhuendarenak… ia gogaitu arte espainolen ustelkeri, trama eta drama guztietaz. Eta gaur liburuaren eguna da. Eta orduan, bideoak ikusi eta sarean idazteari […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi literatura musika

Udagoieneko kultur eskaintza oparoa

Liburuak, diskoak, opariak, bildumak, bitxikeriak, kontzertuak, aretoak, emanaldiak, erosketak…. udagoienarekin hasi dira negu aurreko lanak plazaratzen. Pozik nago. Kulturaren inguruan aritzen garenontzako sasoi emankorra delako hau. Hasi gara saltzen, eskaintzen, aurkezten, prestatzen, erakusten…. eta batez ere gehiago irakurtzen, entzuten, gozatzen. Susa Franco sasoian Susa literatura argitaletxearen udazkeneko liburu ekoizpenak gerra osteko sasoia eta Franco hil […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia literatura musika

Paperezko kontzertuak gozatzen

Maiz joaten naiz Zarauzko Garoa liburudendara. Sarriago joango nintzatekela aitortu dezaket. Liburuak erostera, solasaldietara, bertan dagoen lagun giroan hitz egitera… edo aspaldian antolatzen ari diren emanaldi bereziren batera, aukeran. Paperezko kontzertuak kasu. Liburu bat aitzaki, hilero emanaldi berezi bat antolatzen ari dira liburudendan bertan, liburu artean, irakurle artean, kultura biziki maite duen jendearen artean. Audience, […]

Kategoriak
agit/prop literatura maitatasunetik musika

Durango ugari

Aurrekoan lagun batek, Durangorako joan etorriak urteetara ekartzen zituen. Mende laurdena urteroko zitan. Eta gogoetan jarri ninduen. Noiztik? Eta txikitako oroitzapena datorkit. Ikastolatik autobusean, atentatua Erletxetan. Liburu eta diskoak. 80. harmakadako Andramari elizpeko diskoak eta estetika gogoan dut, Tijuan in Blue eta Potatoren diskoaren inguruan Soinuakoen estand hura, Kortaturen aizkolariaren posterrak, Hertzainaken kartel marroi handia, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia literatura

Literatura eta futbola

Gaur sentsazio arraroa daukat. Literaturzalea naiz, baina jabetzen ari naiz sariketen arabera gorabehera gehiegi dituela fikzioan oinarritzen den kultura, edo arteak. Literatura, euskarazkoa bereziki, apala da, intimoa, norberak bere bakardadean bultzatzeko modukoa. Ez da masa akontezimendua, ez du izan beharrik gainera… baina hara non, zozketaren bonbotik zenbaki bat, titulu bat ateratzen dute, loteria nazionala bailitzan, […]

Kategoriak
literatura musika

Literaturia | hasi gara pilak kargatzen

Asteburu honetan da Literaturia. Euskarazko literatura; idazleak, argitaletxeak, irakurleak, blogariak, editoreak, antzerkia, musika, twitter… Azoka bat, merkatua, jatekoak, hitzaldiak, antzerki saioak… kontzertuak gaztetxean. Herritarren artean, laguntza askorekin antolatu den ekimena. Literatura Eskola sortu genuen herrian duela 5 urte, eta orain urrats barri bat, ausartagoa agian, baina iraunkorra hau be. Euskarazko liburuen inguruko azoka eta asteburua. […]

Kategoriak
literatura

zertarako irakurri? liburu bat adibidez…

Gaur ere, ospakizunetan gara. Nazioarteko liburuaren eguna. Eta, liburuz beteko dira albistegiak, larrosak, Cervantes eta Shakespeare gogoratuko dizkigute. Eta gaur ere, mesanotxa gainean duzunari begirada botako diozu beharbada, letra artean itxiko dituzu begiak. Eta gosaritan kafesnearekin busti berririk txarrenak, eta metroan zoazela irakurriko dituzu pasarterik atseginenak, hiria geldi balegolez. Gaur ere, zenbat irakurtzen dugun esango […]

Kategoriak
literatura musika

Azokak EZtaBAIda piztu du Durangon, ez da gitxi

Sarritan mintzatu gara horretaz. Lagunartean, idazleekin, musikariekin, kolektibo ezberdinetako jendearekin. Orain eztabaidak funtsa hartu du, eztabaidatzeko marko bat –posta zerrenda bat hasieran- sortu da. Ez da gutxi. Eztabaida beharrezkoa da. Kulturaren merkantilizazioa nabarmena da. Azokaren kolore bakarrerako joera honek -ia dena da ELKAR– kezka ere sortu du askorengan. Euskara eta beste hizkuntzen arteko aferak bere […]

Kategoriak
hurrengo geltokia info 7 literatura musika

Feria de Durango

zenbat durango ditu gure herriak? Euskal esaten diogu, liburu eta disko azoka… liburu eta diskoak badira, baina El corazon del sapo hobeto saldu da Sei Urte baino. Gehiago irakurriko da La brecha, Euskal Hiria sutan baino. Euskal esaten diogu, eta disko eta liburu ez diren ekoizpen gehiago dago urtetik urtera. Joku, mahaigaineko, pegata, jertse, souvenir, […]