Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

Idatzi, sortu, ibili, zabaldu… eta erantzun

Pantaila aurreko orduak emankorrak izaten dira. Irakurtzeko, esateko, erantzuteko, ikasteko… edozertarako. Batzutan, isiluneak luze joaten dira. Eta ematen du ez gaudela, ez daukagula zer esan… zer eskaini. Bestetan, eduki arren, gogotsu ibili arren denbora barik ibiltzen gara, eta ezin bota, ezin esan, ezin adierazi. Bestetan gogorik ez agian, edo lotsa, edo begirunea… auskalo. Baina, idazteko […]

Kategoriak
literatura musika

Literaturia | hasi gara pilak kargatzen

Asteburu honetan da Literaturia. Euskarazko literatura; idazleak, argitaletxeak, irakurleak, blogariak, editoreak, antzerkia, musika, twitter… Azoka bat, merkatua, jatekoak, hitzaldiak, antzerki saioak… kontzertuak gaztetxean. Herritarren artean, laguntza askorekin antolatu den ekimena. Literatura Eskola sortu genuen herrian duela 5 urte, eta orain urrats barri bat, ausartagoa agian, baina iraunkorra hau be. Euskarazko liburuen inguruko azoka eta asteburua. […]

Kategoriak
larrabetzutik literatura

Literaturia aurkeztu ostean

Bilbo. Kafe antzokia. Eguerdiko 12etan hitzordua lagun, kulturgile eta prentsaekin. 11.30etan bi, gero hamabi. Hainbat ezagun, herrikide eta kazea prentsaurrekoa hasi, hiru hizlari. Literatura Eskolako Gotzon, antolatzaile moduan. Guraso Elkarteko Ines, ume eta gazteentzat egindako lana. larrabetzu.org saretik ni neu, blogak/letrak aurkeztu eta sareari buruz apur bat ekiteko. Gugaz batera herriko liburuzaina, beste guraso bat […]