Asteburu honetan da Literaturia. Euskarazko literatura; idazleak, argitaletxeak, irakurleak, blogariak, editoreak, antzerkia, musika, twitter…
Azoka bat, merkatua, jatekoak, hitzaldiak, antzerki saioak… kontzertuak gaztetxean.
Herritarren artean, laguntza askorekin antolatu den ekimena. Literatura Eskola sortu genuen herrian duela 5 urte, eta orain urrats barri bat, ausartagoa agian, baina iraunkorra hau be. Euskarazko liburuen inguruko azoka eta asteburua. Idazleak bere liburu berrienak aurkezten, argitaletxeak bere liburuak irakurleekin partekatzen… eta bitartean blogarik, txoko batean Interneten idazteari buruz berbetan. Lizentzia libreak aipatuz, liburu elektronikoak esku artean jasotzen…
Antolaketa eta egitaraua: Literatura Eskola
Zuzeneko emisioak, argazkiak, eztabaida eta beste:Â blogak & letrak
Ekitaldiak iragartzeko irratietarako prestatutako kuña:
[audio:http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/wp-content/uploads/2009/06/literaturia.mp3]
Podcast: Play in new window | Download

Erantzun bat “Literaturia | hasi gara pilak kargatzen&rdquo-(e)an
[…] guztien hitzaldiak oso interesgarriak zirelako) eta azkenean ez genuen eztabaida sortu, baina Patxi Gaztelumendik esan zuen moduan… TXO! Hitzaldi hau gorde eta beste batean egin behar dugu eh! Eta gure […]