egoeraren azterketa. Kaosa. Etorkizuna. Iritzi bilketa saiakera.
egoeraren azterketa. Kaosa. Etorkizuna. Iritzi bilketa saiakera.
Mende hasierarekin, blogintza izan zen Internet berriko aurrerapen handienetako bat. Norberak nahi zuena idatzi, adierazi eta argitaratzeko aukera. Blogak ezagutu genituen. Frogatu. Eta sarean abiatu. Plataformak sortu ziren, eta gerora pertsonalizatzen joan gara. Garai hartakoa da nire lehen bloga. Abenduaren 3an abiatu, eta azokan zehar idazten eta kontatzen. Zirikatzen eta hausnartzen. Eta hedatzen. Isil isilik […]
sarean.eus Ez da aspaldi blogen beharren inguruan solasaldi bat baino gehiago izan dugula, sare sozialetatik batipat. euskal blogen aldeko manifestua https://t.co/oWmzkjBera pic.twitter.com/fMUNHWDlOf — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko apirilak 5 Blogetan antolatu zuen Azkue fundazioak, eta inkestaren osteko datuak eman zituen: Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak from Azkue Fundazioa Nik neuk kezkaz bizi dut hori, eta halako […]
Lagun bat joan zaigu. Idazlea, kazetaria, sortzailea. Hasier Etxeberria. Euskal kultura, hizkuntza, nazioa, gastronomia, telebista, sarea… zer ez duen astindu urte hauetan guztietan. Asko maite genuen. Eta gaur sarea bor borka dabil. Bihotzez. Maitasunez. Gogoratzen. Hasier gogoan hasier gaiari buruzko Txioak Hasier Etxeberriaidazle eta lagun handia https://t.co/9er2SLeg36 pic.twitter.com/pNRQO5ZLaO — Susa literatura (@armiarma) 2017(e)ko martxoak 29
2000. urtean sortu genuen Jabi Zabalak eta biok irratia.com Euri apur bat egin du geroztik. Bidea emankorra izan da. Zentsu askotan. Komunikazioan, hedabideetan, herrigintzan, ekonomian, kulturan… Ez dugu etsi hala ere. Hemen jarraitzen dugu. #bidegorritik Eta orain ekin diogu berriro be irrati emankizun bat baino gehiago izango den bide berri bati. Irratitik abiatu gara, ikusentzunezkoak […]
Kazetaritza ez da delitua, dio mezuak. Eta horrela irakurri dugu sarean, hedabideetan jaso, irratian entzun eta telebistaren baten ikusi. Iraitz Salegi gaztea epaituko dute maiatzean Madrilen, Gazte Danbadako irudiak eta albisteak Topatu.info bidez hedatzeagatik. Hedabideetako kazetarien sustengua Eta poztekoa da 400 atxikimendu baino gehiago batzea salaketa honetara. Garai berriak, akusazioaren larritasuna eta Adierazpen Askatasunaren aldeko […]
Gero eta gutxiago falta da. Giroa somatzen da jadanik… herrietan Korrika batzordeak sortzen, egitarauak, Kulturala…. eta sarean pil pilean dabilta dagoeneko bideoak eta aipamenak. ‘Euskal Trainspotting’. «Choose euskara!», martxoaren 14an, #Korrika Edinburgon. https://t.co/TD5gZWTxSn http://t.co/X5Ri0DfkYx — Aitor Agirrezabal (@aagirrezabal) February 20, 2015 Bart telebistan ere dokumentala berriro bota dute, eta lagunen aipamenek eroan naute berau berriro […]
Informazioaren aroan bizi gara, baita herri txikietan ere. GAUR > Musika kultura eta teknologia berriak @LARRABETZU #Eskura eta @Badokinfo pic.twitter.com/nm8z6QDCku — barkatu ama (@barkatu_ama) June 26, 2014 Larrabetzu eskura aplikazioaren azken bertsioak aurkeztu ditugu gaur. Orain arte mugikorretarako garatutakotik, pausu bat emon eta webapp be aurkeztu dugu jendaurrean. Sarean dago jada: larrabetzu.net/app
Kazetaritza, informazioa eta komunikazioari lotuta bizi naiz, bizi dut. Irratian, telebistan, prentsan eta Interneten aritu naiz luzez. Ari naiz. Independentista naizela esango nuke, txiki txikitatik. Banaiz oraindik. Nazioarteko berriak jarritzen ditut, munduari so nago, leihoak irekita. Eta Internetek aukera ederra ematen digu, kazetari izan, informatzeko, independentista jarraitu eta munduari begirik ez kentzeko. Ametsok bizi naute, […]
2006ko irailean burutu genituen Euskal Herria 2.0 topaketak Donostiako Artelekun. 2013ko udaberriaren azken egunotan ospatuko dugu puntuEUS dominioa eskuratu dugula Bilbon. Tartean… bide luzea egin du dominioaren aldeko lan isil eta malguak, irekiak eta zabalak, temati eta sutsuak. Euskal Herria nazioartean | euskararen herria munduan Lokalizazio eta Internalizazio estrategiak genituen aztergai Artelekun batu ginenean. Eta […]