Kategoriak
Elikadura Burujabeta gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

TxG euskal garagardoaz PREST! aldizkarian

Deustuko PREST! aldizkarian aspaldiko partez erreportajea idatzi dut. Lantalde berria eta gazteagoa du Deustualdeko aldizkariak. Bertako berriak, erreportajeak eta elkarrizketa zinez interesgarriak ditu orain ere. Eta aspalditxoan, hilero hilero jasotzen dugu etxean. Guk eta beste hainbat deustuarrek. Gure etxeko paisaian, elkarrizketetan, erropetan, animoetan… leku berezia du PREST!-ek. Hori asko da. Txorierri garagardoa hartu dugu hizpide […]

Kategoriak
agit/prop

bat bi hiru 10…. 40 urte egin egunkaria sortu zela

1977ko irailaren 29an argitaratu zen egin egunkariaren lehen zenbakia. Duela 40 urte. Herri ekimenetik sortutako egunkaria. 1998ko uztailaren 15ean poliziak indarrez itxi zuena. Duela 40 urte inprimatu zuten lehenengoz #Egin egunkaria. Hace 40 años imprimían, hasta el cierre por las armas, al diario Egin. pic.twitter.com/v7poSpRCrX — katakrak · liburuak (@katakrak54) 2017(e)ko irailak 29 Nik gazte […]

Kategoriak
agit/prop

Agur Hasier

Lagun bat joan zaigu. Idazlea, kazetaria, sortzailea. Hasier Etxeberria. Euskal kultura, hizkuntza, nazioa, gastronomia, telebista, sarea… zer ez duen astindu urte hauetan guztietan. Asko maite genuen. Eta gaur sarea bor borka dabil. Bihotzez. Maitasunez. Gogoratzen. Hasier gogoan hasier gaiari buruzko Txioak Hasier Etxeberriaidazle eta lagun handia https://t.co/9er2SLeg36 pic.twitter.com/pNRQO5ZLaO — Susa literatura (@armiarma) 2017(e)ko martxoak 29

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi musika teknologia berriak

Protesta kantak

El Pais egunkariak erreportaia dakar. Liburu bat, interesantea bera. 33 revolutions per minute. 33 iraultza minutuko. Dorian Lynskey kazetari eta The Guardian egunkariko musika kritikariak idatzitakoa. Biniloen abiadura (rpm) eta iraultzak berbajoko eta izenburu egokia . Eta orain liburua bera espainolez publikatu dutenez, horra hor erreportaia; La canción como arma de protesta. El Pais egunkariko […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia teknologia berriak

Harriak, artaziak eta (gure) papera Komunikazioan

Kazetaritza ez da delitua, dio mezuak. Eta horrela irakurri dugu sarean, hedabideetan jaso, irratian entzun eta telebistaren baten ikusi. Iraitz Salegi gaztea epaituko dute maiatzean Madrilen, Gazte Danbadako irudiak eta albisteak Topatu.info bidez hedatzeagatik. Hedabideetako kazetarien sustengua Eta poztekoa da 400 atxikimendu baino gehiago batzea salaketa honetara. Garai berriak, akusazioaren larritasuna eta Adierazpen Askatasunaren aldeko […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

kazetari independentista

Kazetaritza, informazioa eta komunikazioari lotuta bizi naiz, bizi dut. Irratian, telebistan, prentsan eta Interneten aritu naiz luzez. Ari naiz. Independentista naizela esango nuke, txiki txikitatik. Banaiz oraindik. Nazioarteko berriak jarritzen ditut, munduari so nago, leihoak irekita. Eta Internetek aukera ederra ematen digu, kazetari izan, informatzeko, independentista jarraitu eta munduari begirik ez kentzeko. Ametsok bizi naute, […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

Kazetaritza berria, kazetaritza ona da @gara_isoto

Iñaki Soto entzuteko parada izan dut, saretik. Ordu laurden inguruko elkarrizketatxoa da, xumea, baina eduki interesgarriz hornitua. Ezagutzen duenak, badaki mutil argia dela Soto. Azalpenetan bezala, lantzean behin botatzen dituen txinparta hoietan. Azkue fundazioak antolatutako mahaingurua jarraitzeko modurik ez dut izan. Lan ordutegia izateaz gain, ez dute zuzenean eskaini, edonondik entzuteko moduan. @filmatu egiten duen […]

Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

Kazetaritzaren etorkizuna: teknologia eta erabiltzaileak

Urtero kazetaritza digitalaren inguruko jardunaldia egin bide dute Huesca aldean. Hangoa hemendik jarraitzerik ere badugunez, Juan Varela adituaren blog eta idatziak irakurtzen ditugu. Laburtuz, hango berri eta kazetaritzaren inguruko datu asko eman ohi du normalean. Ondorio horretara heldu berri dira aurten, eta horretaz mintzatu gura nuke. Kazetaritzaren erronkak direnak, zelan aztertu guretik. Euskal Herritik. Medio […]