Kategoriak
Elikadura Burujabeta gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

TxG euskal garagardoaz PREST! aldizkarian

Deustuko PREST! aldizkarian aspaldiko partez erreportajea idatzi dut. Lantalde berria eta gazteagoa du Deustualdeko aldizkariak. Bertako berriak, erreportajeak eta elkarrizketa zinez interesgarriak ditu orain ere. Eta aspalditxoan, hilero hilero jasotzen dugu etxean. Guk eta beste hainbat deustuarrek. Gure etxeko paisaian, elkarrizketetan, erropetan, animoetan… leku berezia du PREST!-ek. Hori asko da. Txorierri garagardoa hartu dugu hizpide […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi literatura

Lorea Gernika Deustun

Lorea Gernika aurkeztu berritan, Lapikoa izeneko narrazioa irakurri eta deustuarri kontatu beharra izan nuen. Hauteskundeetako pasartea Bilboko Uriola atarian argitaratu genuen, kanpainako azken astean.   Uriola.eus 'Lorea Gernika, andrazko bat' liburua aurkeztuko du Koldo Izagirrek. Liburuko pasarte bat Deustun jasotzen da @iPatxi http://t.co/oyR2maYtfo — Bilboko Uriola (@uriolaeus) May 20, 2015 Prest aldizkarian Gero Prest! aldizkarirako […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Euskal Herria

Guk irakurri eta munduari erakusteko moduko liburua Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez plazaratu da Euskal Herria izeneko liburua, eta Hektor Ortega Prest! aldizkariko kazetariak ondu du, argazki ederren laguntzarekin. Hektor Ortega historialari eta kazetaria Sua edizioak argitaletxean ari da aspaldion lanean, Euskal Herria liburuak izeneko atalean. Aldizkarigintzan orain arte, liburu tematikoak koordinatzen ditu aspaldi honetan, […]

Kategoriak
agit/prop e-hizketan hurrengo geltokia teknologia berriak

Gazteak sarean territorio libre propioak sortzeko gai dira

#faceguk Heldu da Prest! aldizkaria etxera. Hilero bezala. 150. zenbakia osatu dugu honetan. Eta hasieratik komunikazio proiektu xume eta herritar honetan murgildurik gabiltzanontzat, guk eta gure lagunek borondate onenarekin idatzitakoa gure etxeetako buzoietara heldu eta jasotzea, pozgarria izaten da. Azken ale honetarako Koldo D. Bizkarguenaga elkarrizketatu nuen, facebook bidezko elkarrizketa izan genuen. Faceguk, sare sozialak […]

Kategoriak
literatura musika

Prest! aldizkariko 100. zenbakian

Ruper Ordorika: “Nolabaiteko beharra sentitu behar da, kantuak sortzeko” patxi gaztelumendi | Prest! aldizkaria 100. zenbakia Aspaldian, oso aspaldian hurbildu zen Ruper Ordorika Deustu aldera. Filosofia ikasketa egin behar zituen unibertsitatean, eta bizi be San Inazio eta Deustun bizi izan zen. Aspaldian, Deustun bertan sortu zuten Pott literatur aldizkaria eta banda Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, […]

Kategoriak
i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

Mundua ikusteko moduak ez dira aldatu, kontatzekoak bai ordea

Mundua aldatzen ari da, teknologiak ere bai, aldatu egin dute. Paperezko egunkariek, aldizkariek krisia bizi dute, baita gurean ere. Eta egokitu beharra dago. Gertutik ezagutzen dugu hori, eta erredakzio bilerak, finantziazio modu berrien bilkura bilakatzen dira. Hala ere, ez da etsitzeko garaia, guztia berrasmatzen jardun behar dugun arren. Gertukoa kontatzeko, jendearengana gehiago hurbildu beharra dago. […]

Kategoriak
musika

Capsula | Argentinatik Euskal Herrira, rockarekin munduari bueltak emateko

Prest! aldizkaria | Deustu Argentinatik etorritako taldekideek Euskal Herria ezagutu, bertan geratu eta taldea ezagutzera eman zuten: Capsula. 11 urte daramatzate dagoeneko Bilbon, eta musikaren munduan oihartzuna gero eta handiagoa da. Martin Guevara eta Coni Duchess argentinarrak dira sortzez eta Alberto Diaz Arangoitiko bateriajolea gehitu zen Capsula rock taldera. Berriki Ivan Julian musikari estatubatuarrarekin The […]

Kategoriak
literatura

zulo bat uretan

Hiru pertsonaia nagusi dituen nobela osatu du Inigo Aranbarri idazleak. Imanol, Oskar eta Maite. Imanol kazetaria da (narratzaile nagusia), Oskar Argentinatik etorri den laguna, eta Maite gorpuak lurpetik ateratzen ari da Itoiz inguruko herrietan. Kazetaritza, Argentinako istorioak eta Itoiz urtegiak urpean utzi behar dituen historia kontatzen ditu Iñigo Aranbarriren nobelak. Zulo bat uretan, Susa argitaletxeak […]