Kategoriak
ikusi eta ikasi musika

ITOIZ zuri beltzean, baina XXI. mendean

BiBA ZUEK! Txantxangorria izango da txikitan ikasi nuen kantuetatik gogokoen dudanetako bat. Ikastolan asko entzuten genuen Itoiz. Eta ia uda guztietan Muxikako San Roman auzoan ikusten genuen zuzenean… eta beste hainbat kontzertu be gogoratzen ditut. Orain bertsioak entzutean asko hunkitzen naiz. Joseba Baleztena Lenoir BANG taldearekin ari da emanaldiak ematen, eta Jon Iraundegi argazkilariak grabatutako […]

Kategoriak
literatura

zulo bat uretan

Hiru pertsonaia nagusi dituen nobela osatu du Inigo Aranbarri idazleak. Imanol, Oskar eta Maite. Imanol kazetaria da (narratzaile nagusia), Oskar Argentinatik etorri den laguna, eta Maite gorpuak lurpetik ateratzen ari da Itoiz inguruko herrietan. Kazetaritza, Argentinako istorioak eta Itoiz urtegiak urpean utzi behar dituen historia kontatzen ditu Iñigo Aranbarriren nobelak. Zulo bat uretan, Susa argitaletxeak […]

Kategoriak
literatura musika

Itoiz zenbat urte

Egunotan Itoiz dabil inguruan. Atzo artikulu polita idatzi zuen Anartzek GARA egunkarian Itoizen lehenengo diskoaren inguruan, 30 urte joan dira Donibane Lohitzuneko estudioan grabatzera sartu zirenetik. Asteon bukatu dut Zulo bat uretan nobela be, Itoizko urtegiak urez estali behar dituen herrietan kokatzen den liburu irakurgarria. Zenbait egunez, erabat harrapatuta izan nauen Inigo Aranbarriren lana. Itoizen […]

Kategoriak
hurrengo geltokia irratigintza musika

Euskadi gaztea zoriontxu

Pako Aristi hots egin zioten, astero bezala. Prentsaren azterketa berezi bat egingo du aurrerantzean idazleak. Kritikoa, zelan ez! Eta Euskadi gaztearen azkena jarri zioten, entzungai. Mesedez kentzeko eskatu zion berak Maite Artola esatariari. Eta broma zela pentsatu honek. Serio ari zen Aristi, Itoizen kantuari inoiz egin zaion bertsiorik txarrena esan zuen, han, non eta antenan, […]