Kategoriak
literatura musika

Itoiz zenbat urte

Egunotan Itoiz dabil inguruan. Atzo artikulu polita idatzi zuen Anartzek GARA egunkarian Itoizen lehenengo diskoaren inguruan, 30 urte joan dira Donibane Lohitzuneko estudioan grabatzera sartu zirenetik.
itoiz
Asteon bukatu dut Zulo bat uretan nobela be, Itoizko urtegiak urez estali behar dituen herrietan kokatzen den liburu irakurgarria. Zenbait egunez, erabat harrapatuta izan nauen Inigo Aranbarriren lana.
Itoizen doinuak, Artozkin emandako egunak… danak datozkit burura, tupustean…

artozki
Entzun eta irakurri, kultura. Garena eta izan garena, gogoratzen duguna eta gogoan duguna. Historiaren zabortegia. Oroimena.

erantzun itzazu 8 “Itoiz zenbat urte&rdquo-(e)an

GARAkoak gainera, itoiz.tumblr.com ere aipatzen du. Ni asko poztu naiz Itoiz gogoratzen ari garelako. Elkar disketxeak, ikusi du negozioa hor ere, eta udazkenerako lanen bat berrargitaratuko dute.

Iruzkin-atala itxita dago.