Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi pasahitza

Artikulu gutxi eta txio asko

Artikulu bat osatzeko berbak batzen ari naiz. Hitzaldi batek, eta haren kronikak ekarri duelako gaia hizpidera. Jon Sarasuak, bertsolari txapelketak, eta gaiari kantatzeko moduak aztertu ditu. Kantatzen ez direnetan jarriaz fokua, edo mikroa. Eta arrabotsa sortu da. Dialektika gutxi, eta kaka asko. Zoriondu dutenetako askok ez dute anitz maite egungo bertsogintza, barrutik ahots apalen bat, […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Twitter? Ez eskerrik asko

Twitter toxiko bat hedatzen ari da. Eztabaidak kalapita bilakatzen dira, iritzi ezberdinak hasarre sortzaile, begirune falta, enpatia eza… inork nahi ez duen gune bat. Troll garaia bizi dugu, eta ahots asko desagertzeko zorian. Aspaldian gero eta ahots gehiago, iritzi gehiago twitter sarean egotearen, parte hartzearen, jarraitzearen kontra. Euskal #komunitatea beste zerbait izan daitekelakoan, begirunez, ilusioz […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

Adierazpen askatasunik gabe | Demokraziarik ez!

#arteaPabloHaselekin Raperoen, txiolari, kazetari eta kulturaren eta artearen ordezkarien kontrako jazarpena, etengabea bilakatzen ari da. Artista eta sortzaileak adierazpen askatasunaren eskubidea baliatu baizik ez du egiten bere lanean. Gauzak horrela, Espaniar Estatua da, abestien edukiengatik artista gehien errepresaliatu dituen herrialdeen zerrendako lehenengoa. Une honetan, Pablo Hasel kantariaren kartzelaratzearekin, Turkia edo Marokorekin parekatzen ari da, han […]

Kategoriak
Elikadura burujabetza gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Aldaketa klimatikoa, elikadura eta pandemiak

Eztabaida baterako ardatzak. Irtenbide eta alternatibak bilatzeko arrazoiak. Eztabaidatzea beti da ona. Argudiatzea oraindik hobea. Arrazoiak entzun, irakurri, ulertu, enpatizatu eta alternatibak bilatzeko aukera izatea itzela. Sarean eztabaida hari bat izan dugu pandemiaren jatorri izan daitekeen zoonosia eta jaten dugun haragiaz. Harrigarria bada ere, zoonosiak gizakiengan gertatzen diren gaixotasun infekzioso guztien %60 dira, eta azaleratzen […]

Kategoriak
agit/prop

Errusia, sare sozialak eta Katalunia

Zer ez duten esan eta idatzi espainiar egunkarietan Kataluniari buruz. Dena esanda dagoenean, irakurtzen duzu astakeriarik handiena. Errusiarrak, chavistak, hackerrak…. guztiak zaku berean Kataluniako aferan. Lehen harria ABCtik #LoMásComentado Julian Assange colgó 40.000 mensajes en Twitter apoyando el secesionismo catalán https://t.co/qfFG419gLK — ABC.es (@abc_es) 2017(e)ko azaroak 13 Assange, un independentista tuitero desde la embajada de […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

2017ko irailak 11 17:14

Une atsegin hau. Kataluniako eta Euskal Herriko une eta bizipenak, twitter sare sozialeko moment batean. Visca Catalunya #lliure #ladiadadelsí zuzenean A post shared by Patxi Gaztelumendi (@gaztelumendi) on Sep 11, 2017 at 8:16am PDT

Kategoriak
musika

#30egun30doinu

…eta askoz gehiago! Musika asko maite dugunontzat ariketa zaila da kantuak eta diskoak hautatzea. Nahiko buruhauste izaten dugu autoan, edo etxean edo gaztetxean musika jarri behar dugunean. Hala ere, ekin diogu sareko jolasari. Hariak sortzeari. #30egun30doinu proposamenak Itoiz musikaz blai nire disko gustukoena, oraindik pic.twitter.com/UVDYDXali8 — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko irailak 7

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

1461 egun twitter euskaraz erabiltzen

Twitter honek 5 urte bete berri ditu. Guk, 1460 egun euskaraz tuiteatzen. 140 karakterreko mezutxoak zabaltzen. Tartean txisteak, memeak, loturak, galderak, erantzunak, berbidalitako mezuak, aipamenak, salaketak, omenaldiak, agendak… imajina ezin genezakeen erabilpena eman diogu Twitter sareari, tarte honetan guztian. Lau bat urte izango dira, euskaldun batzuk hori frogatzeari ekin geniola. Orduan ere, Korrikaren atarian genbiltzan… […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

sarea elkarrizketa da

#nickdutnik gogoeta xume bat Merkatuak, sareak, hedabideak, etxea, sukaldeak elkarrizketak dira. Ez dago dudarik. Kafea ez dugu twitter bidez eskatzen, maitasuna agian ez da 140 karakterretan sartzen ahal, irudi guztiak ezin daitezke hitzez deskribatu eta ametsek ez bide dute lekurik bit artean. Baina sarea elkarrizketa bilakatzen ari da. Erantzunak, iritziak, proposamenak, ideiak, kexuak, aldarriak, penak, […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

Idatzi, sortu, ibili, zabaldu… eta erantzun

Pantaila aurreko orduak emankorrak izaten dira. Irakurtzeko, esateko, erantzuteko, ikasteko… edozertarako. Batzutan, isiluneak luze joaten dira. Eta ematen du ez gaudela, ez daukagula zer esan… zer eskaini. Bestetan, eduki arren, gogotsu ibili arren denbora barik ibiltzen gara, eta ezin bota, ezin esan, ezin adierazi. Bestetan gogorik ez agian, edo lotsa, edo begirunea… auskalo. Baina, idazteko […]