Kategoriak
hurrengo geltokia pasahitza

Sare sozialen alde

Jaien alde, lanaren alde, ikastearen alde, drogen alde, bizikleten alde, mendiaren alde, bertsoen alde, erlijioen alde, itsasoaren alde…. hipokresiaren kontra. Beti. Zortzikoa Mayabetik idatzi berri du Jon Sarasuak, berak esan, kazetariak entzun, ostean idatzi eta naiz.eus atarian jende askok irakurri duen kontuaren harira, batez ere izan duen erantzun zaparrada, sortu duen kalapita, eta izan den […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi pasahitza

Artikulu gutxi eta txio asko

Artikulu bat osatzeko berbak batzen ari naiz. Hitzaldi batek, eta haren kronikak ekarri duelako gaia hizpidera. Jon Sarasuak, bertsolari txapelketak, eta gaiari kantatzeko moduak aztertu ditu. Kantatzen ez direnetan jarriaz fokua, edo mikroa. Eta arrabotsa sortu da. Dialektika gutxi, eta kaka asko. Zoriondu dutenetako askok ez dute anitz maite egungo bertsogintza, barrutik ahots apalen bat, […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Adierazpen askatasuna ere arriskuan dago

Iñigo Cabacas hil zuten ertzainek, Athletic taldearen partida baten ostean. Bilbon. Indautxuko herriko tabernaren ondoan. Oraindik ez da epaiketarik izan. Informazio oso baliagarria eta esanguratsua eman zuten GARA egunkariak eta naiz atari digitalak. Eta auziperatu egin dituzte. Iñaki Soto GARA egunkariko zuzendaria eta Iñaki Iriondo kazetaria epailearen aurrera deitu dituzte, informatzeko eskubidea gauzatzeagatik. Iñigo Cabacasi […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Jabier Salutregi: “EGIN izan zen Europa osoan Sabra eta Xatilako sarraskia azalera eraman zuen egunkari bakarra”

Duela 35 urte izan ziren Sabra eta Xatilako sarraskiak. Beiruteko errefuxiatu kanpamenduetan sekulako sarraskia egin zuten palestinarren kontra. egin 40 urte Udako ikastaroan 1982ko gertakari haiek gogoratu zituzten egunkariko zuzendari izandako Jabier Salutregi eta Jose Felix Azurmendik. 40 urte #egin sortu zenetik. Kazetaritza politikoaren jatorriak eta #etorkizuna Jabier Salutregi eta Joxe Felix Azurmendi | @gara_isoto […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

Euskarazko Wikipediak hazkunde eta eraldaketa bizi du [Erreportajea GARA egunkarian]

Uda honetan gustura idatzi dudan erreportajea. Hemen bertsio luzeago eta osatuago bat. Paperean argitaratu denaz gain, wikilariek eman zituzten erantzun guztiekin, sare sozialetako oihartzuna eta GARA egunkariko orrialdeak batuta. Erreportaje luzea prestatzen ari gara @euwikipedia eta emakumeen biografiei buruzkoa @GARAnet egunkarian Biba zuek! wikilariok pic.twitter.com/d7iZ8WiTu8 — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko abuztuak 8 Gaur #GARA egunkariko portadan […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

ARGIA aldizkariko lagunekin elkartasuna

Mozal legeari jarraituta, atxiloketa baten berri emateagatik zigortu gura izan dituzte ARGIA eta bere lantaldeko Axier Lopez kazetaria. Adierazpen askatasunaren kontrako neurri honek, informatzeko eskubidea ez ezik, informatua izatekoa ere urratzen du. Euskal Telebistako Egunon Euskadi saioan, horretaz mintzatu eta gure elkartasuna adierazi diogu mahaikideoak Axier Lopez laguna eta ARGIA aldizkariko lantaldeari. ARGIA Mozalik gabe […]

Kategoriak
agit/prop

Egunkaria

Idazten ikasten hasteko izan genuen aukera. Mundua irakurtzeko. Euskal Herria eguraldi mapatik, eguneroko errealitatera. 25 urte sortu zela, herri ekimenez. 25 urte ezagutu genuela. Eta hogeitik gora bertan lanean lehenengo eta idazten gero hasi nintzela. Joxemi Zumalabek gidatuta, Zorion, Felix, Ramon, Gorane eta Montse gogoan. Ataxi eta Miriam. Xouse, Iñigo, Ines, Jabi eta beste asko…. […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

independentzia edo asperdura

Ikerketa bat egin du Aztiker ikerketa taldeak Gipuzkoako diputazioaren enkarguz. Gazteen kezkak bildu dituzte txosten soziologiko batean. Prentsaren aurrean aurkeztu dute, eta prentsak guri. Titularrak: Berria Independentziaren alde bozkatuko lukete Gipuzkoako gazteen ia erdiek Gipuzkoako gazteen eta politikaren arteko harremana ikertu du Aztikerrek, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat. Euskal Herrian, «indarkeriaz harago, arazo politiko bat dago», gehienen […]

Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

Kazetaritzaren etorkizuna: teknologia eta erabiltzaileak

Urtero kazetaritza digitalaren inguruko jardunaldia egin bide dute Huesca aldean. Hangoa hemendik jarraitzerik ere badugunez, Juan Varela adituaren blog eta idatziak irakurtzen ditugu. Laburtuz, hango berri eta kazetaritzaren inguruko datu asko eman ohi du normalean. Ondorio horretara heldu berri dira aurten, eta horretaz mintzatu gura nuke. Kazetaritzaren erronkak direnak, zelan aztertu guretik. Euskal Herritik. Medio […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Zer iruditu zaizue EL PAÍS berria?

Asko berba egin da Espainiako egunkari salduenaren -onenaren?- diseinu berrikuntzaren gainean. Gaztelaniazko blogosferan be aipagai dute askok eta askok. Euskaraz be saiatu da bateronbat, zeozer esaten. Nik, domekan El País erosi nuen. 2 eurogaz, koloretako egunkari bat, El Pais semanal berritua eta eskuan daroadan erloju zuribeltzezkoa. Publico ere inoiz erosi barik neukan… eta egunerokoa baino […]