Kategoriak
agit/prop

musika

musikak gaur egun sortzen dituen kezkak. ikuskizun handiak. sponsor nagusiak. kultura.

Kategoriak
hurrengo geltokia pasahitza

Sare sozialen alde

Jaien alde, lanaren alde, ikastearen alde, drogen alde, bizikleten alde, mendiaren alde, bertsoen alde, erlijioen alde, itsasoaren alde…. hipokresiaren kontra. Beti. Zortzikoa Mayabetik idatzi berri du Jon Sarasuak, berak esan, kazetariak entzun, ostean idatzi eta naiz.eus atarian jende askok irakurri duen kontuaren harira, batez ere izan duen erantzun zaparrada, sortu duen kalapita, eta izan den […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi pasahitza

Artikulu gutxi eta txio asko

Artikulu bat osatzeko berbak batzen ari naiz. Hitzaldi batek, eta haren kronikak ekarri duelako gaia hizpidera. Jon Sarasuak, bertsolari txapelketak, eta gaiari kantatzeko moduak aztertu ditu. Kantatzen ez direnetan jarriaz fokua, edo mikroa. Eta arrabotsa sortu da. Dialektika gutxi, eta kaka asko. Zoriondu dutenetako askok ez dute anitz maite egungo bertsogintza, barrutik ahots apalen bat, […]

Kategoriak
Elikadura burujabetza gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Aldaketa klimatikoa, elikadura eta pandemiak

Eztabaida baterako ardatzak. Irtenbide eta alternatibak bilatzeko arrazoiak. Eztabaidatzea beti da ona. Argudiatzea oraindik hobea. Arrazoiak entzun, irakurri, ulertu, enpatizatu eta alternatibak bilatzeko aukera izatea itzela. Sarean eztabaida hari bat izan dugu pandemiaren jatorri izan daitekeen zoonosia eta jaten dugun haragiaz. Harrigarria bada ere, zoonosiak gizakiengan gertatzen diren gaixotasun infekzioso guztien %60 dira, eta azaleratzen […]

Kategoriak
agit/prop Elikadura Burujabeta Elikadura burujabetza hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

Ondasun komunen tradizio berritzailea

Baserritar eta nekazari gazteen nazioarteko topaketa bat burutu da ez oso aspaldi Gernikako Astran. Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduko kide eta partaide ugarik bertan ikasi eta eztabaidatzeko aukera eta parada polita izan du, horrelakoetan ia beti gertatu ohi den moduan. Mugarik Gabe erakundea eta EHNE Bizkaiaren arten antolatutako egitarau aberatsaren laburpen bilduma polita egiten du iraupen […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik

barkatu, ama

Gaur hasi gara sarean zabaltzen gure ekimen ttiki eta hauskorra: barkatu, ama musikazaleak batu, berba egin eta kezkak konpartitzeko (g)unea….. Hitzaldiak, kontzertuak, dokumentalak…. antolatu eta gozatzeko proposamen xume xumea. Gaztetxeetan eztabaidak bultzatzeko ekimentxoa. Belaunaldi ezberdinak antzeko doinuekin dantzan jartzeko asmoa. Aurkezpena apirilaren 11an, barikuz Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Hitzaldi musikatua lehenengo. Andoni Tolosa Morau Kontzertua […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia i+g

Ziztadak edo euskalgintzaren pintxazoa?

Eredu ekonomiko berri bat euskalgintzarako EZtaBAIdarako apunteak Ziztada eske ari zaizkigu hemendik eta handik. Hiru egoeraren berri izan dugu oso denbora gutxian. Berria taldearena Nabarra aldizkaria UEU …eta honek guztiak, gogoeta egitera narama. Hala beharrez. Eta uste dut, egoeraren azterketa egiteko puntu asko jarri behar direla. Eta asko apropos ezkutatzen direla, beste asko gainditutzat ematen […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia literatura musika

Herria eta hizkuntza 1220 eurotan

Berriki Hasier Etxeberriak bere bizipozak eta bizipenak kontatu dizkigu blogean. Liburu elektronikoen salmentatxoak sortutako mezuen berri jasotzeak eta abar.. Tristeagoa iruditu zait, triste eta batez ere haserre jarri nau, Herria eta hizkuntza kantuaren ahapaldi batzuk dokumental batean jartzeko asmoagatik, 1220 euro kobratu nahi izan dizkiotela jakiteak. Eta erantzunak ere arretaz irakurri ditut. Eta euskal kulturaren […]

Kategoriak
agit/prop teknologia berriak

Suagaz olgetan

Suarekin jolasean Atxilotuen facebook-eko argazkiek, zeresana franko ekarri dute gure blogosferan be. Atxilotutakoen argazkiekin prentsak egin duena ez du parekorik, baina berdin egingo lukete youtubeko bideoekin, blogarekin edo beste zerbaitekin ere…. Atxilotuek baina, Espainiako selekzioaren kamiseta soinean izateak…. eztanda egin du. Elmundo.es Jon Rosales y Adur Aristegi, etarras y forofos de la roja Elpais.com Los […]

Kategoriak
literatura musika

Azokak EZtaBAIda piztu du Durangon, ez da gitxi

Sarritan mintzatu gara horretaz. Lagunartean, idazleekin, musikariekin, kolektibo ezberdinetako jendearekin. Orain eztabaidak funtsa hartu du, eztabaidatzeko marko bat –posta zerrenda bat hasieran- sortu da. Ez da gutxi. Eztabaida beharrezkoa da. Kulturaren merkantilizazioa nabarmena da. Azokaren kolore bakarrerako joera honek -ia dena da ELKAR– kezka ere sortu du askorengan. Euskara eta beste hizkuntzen arteko aferak bere […]