Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik

barkatu, ama

Gaur hasi gara sarean zabaltzen gure ekimen ttiki eta hauskorra: barkatu, ama musikazaleak batu, berba egin eta kezkak konpartitzeko (g)unea….. Hitzaldiak, kontzertuak, dokumentalak…. antolatu eta gozatzeko proposamen xume xumea. Gaztetxeetan eztabaidak bultzatzeko ekimentxoa. Belaunaldi ezberdinak antzeko doinuekin dantzan jartzeko asmoa. Aurkezpena apirilaren 11an, barikuz Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Hitzaldi musikatua lehenengo. Andoni Tolosa Morau Kontzertua […]

Kategoriak
pasahitza

nork ez du negarrik egin?

Miren eta Arantzaren alabek, Maddalen eta Mirenek…kantuan jarri zuten Kursaal azpiko jatetxea, eta negarrez jarri dute Euskal Herri erdia. Bertso jarriak, amari eskainiak. Sorta alai, gogotsu kantatua, doinuz aberatsa eta estetikaz berria. Inoiz entzun bako modukoak, ondo gogoan hartzekoak. biba zuek! Harro egon daitezke Amuriza eta Arzallus ere.