Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik

barkatu, ama

Gaur hasi gara sarean zabaltzen gure ekimen ttiki eta hauskorra: barkatu, ama musikazaleak batu, berba egin eta kezkak konpartitzeko (g)unea….. Hitzaldiak, kontzertuak, dokumentalak…. antolatu eta gozatzeko proposamen xume xumea. Gaztetxeetan eztabaidak bultzatzeko ekimentxoa. Belaunaldi ezberdinak antzeko doinuekin dantzan jartzeko asmoa. Aurkezpena apirilaren 11an, barikuz Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Hitzaldi musikatua lehenengo. Andoni Tolosa Morau Kontzertua […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik musika

Herri bat martxan (larrabetzu / hori bai gaztetxea )

Gazte eguna Larrabetzu Herri bat martxan Gaur ‪#‎gaztegune‬ 1985etik ospatzen den Larrabetzuko Gazte Eguna. Giro ona, ekitaldiak, kontzertua, djak, parranda, dantza, harremanak, gazte mugimendu bizi baten aldarrikapen gau eta eguna. Herri bat martxan, duda barik. Herri bat dantzan, lotu barik. eta urtero bezala…. egunsentiak ez gaitu ikaratuko. Gaur gaueko kontzertuan: Itziarren Semeak (Mungia, txozna rock) […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik musika

Gazte eguna Larrabetzun

Asteburu honetan, 1985etik ospatzen dugun eguna dugu herrian, gazte eguna. Hori Bai gaztetxearen egun nagusia, urteko egunik neketsuena, zoragarriena… ederrena. gauez, gainera kontzertu ederrekin batera, gau elektronikoa ere izaten da gaztetxean, dantzan egiteko aproposa…. joango gara, informazio eta irudi gehiago eskaintzen, apurka apurka. bitartean, gaztelumendi.org gune honen look berriarekin utziko zaituegu…. apropos> 🙂

Kategoriak
gaztelumendi.eus larrabetzutik teknologia berriak

Gure herrian

zer ez den antolatzen. Bertso eskola, gaztetxea, literatur irakurleen kluba, hirugarren adineko gimnasia, txirrindulari frogak, mendi karrera herrikoi bat, afari eta bazkari ugari, jaiak franko… eta aspaldion gazteenak skate gainean dabiltza. Ikasten ari dira, eta lau txirrinka eta egur baten gainean zer egiteko gai diren erakusten digute, kalean bertan. Libre. Ikasi bakarrik ez, herritarrontzat bestelako […]

Kategoriak
larrabetzutik literatura

Gabriel Aresti gurean

Ez da besterik entzuten gaur. Irakurri ditut paperezko egunkariak, irakurri ditut blogak, entzun irratia… ta badirudi Arestiren eguna dela Gorka Arresek efemeridei begira proposatutako egun hau. Badu gaitasuna Susako editoreak. Bejondeiola.75 urte Gabriel Aresti Segurola jaio zela. Gurean ere, jaio nintzen urteko urteberri egunez egin zuen bezala, Gabriel Hori Bai gaztetxean izango da. Orduan hitzaldia […]

Kategoriak
larrabetzutik

zutun!k oraindik be

Aspalditxo diseinatu nuen kamiseta da hau. Zutun!k lema plazaratu genuen Larrabetzuko gaztetxetik. Eta hemen eta han ikusi da. Zutun!k kanpaina horretara bertsolariak ere gonbidatu genituen, gaztetxearen alde kantatzera, tartean Amuriza eta Iturriaga. Kamiseta bana oparitu genien. Unaiek behin baino gehiagotan erakusten du gutagutarrak blogean. Eta norbera horrelakoetan poztu egiten da. Argazki baltz hau ere polita […]