Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi musika

Hamar kantu eder, ikasturtea gogotsu hasteko

Uda amaiera agurtzeko hamar kantu eder. Udagoiena eta ikasturteari ekiteko abestiak. Aukeraketa bat. 10 kanta. Hamar proposamen.

Kategoriak
agit/prop literatura teknologia berriak

Liburuaren eguna

Kantu berri bat entzunez hasi dut eguna -besteak beste- disko denden karietara Berri Txarrak taldeak plazaratutako singlea. Eta Frantziako hauteskundeei buruz, eta Melenchon fenomenoari buruz jarraitzeari ekin diot, bart irakurri nituen PP eta Marhuendarenak… ia gogaitu arte espainolen ustelkeri, trama eta drama guztietaz. Eta gaur liburuaren eguna da. Eta orduan, bideoak ikusi eta sarean idazteari […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus musika

Doctor Deseo Radio 3 irratiaren kontzertuetan, GARA egunkarian edo sarean | narratiba berriak

Begirada ezberdina lantzeko, zer eta zelan kontatzen dugun ikustea ere garrantzitsua izaten da. Estetika, hitzak, adierazpenak, estiloa, begirada eta kontaketa bera…. Doctor Deseo #miradadistinta Igual y diferente. Una mirada distinta lana aurkeztu zenetik hilabeteak pasatu dira, eta ordudanik makina bat ordu, saio eta ideia zuzendu ditugu proiektu honetara. Narratiba posible guztiak horretara bideratu ditugu, eta […]

Kategoriak
musika

Peiremans+

joan ziren baina gehiago espero genuen oraindik Bart kontzertua Bilbon, musikaren katedralean. Duela 10 urte baino jende gehiago. Ezagunago. Izarrago. Sarrerak agortu dira eta ilada dago sartu aurretik. Jende gutxi Izaki Gardenak taldearekin gozatzen, areto ezin beteagoan. Berbotsa da nagusi, doinu atseginen atzetik. Onak dira hala ere. Minority. Gutxiengo musikazalearentzat. Lehen kontzertua bukatu eta tarteko […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia teknologia berriak

Euskal Herriko mapa #libre bat

Herriz herriz, auzoz auzo… egunez egun, azken hilabeteotan itzela izan da sortu den herri dinamika, bideogintza, sare sozialetako oihartzuna, ekimenak… eta domeka honetan isladatuko da Euskal Herria zeharkatuko duen kate koloretsuan…. milaka lagun, jende zoriontsua, herri #libre batean Oso interesgarria naiz+ gunean egin duten bideoen mapa interaktiboa. #GureEskubidea herriz herriko bideoen mapa eta soinu banda […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Zuk ere parte hartu dezakezu

Kanaldudek klip klap lehiaketa herritarra antolatu du. kanaldude.org Lehiaketa interesgarria. Euskarazko telebista zer den, euskarazko fikzioa, ikusentzunezkoak…

Kategoriak
ikusi eta ikasi musika teknologia berriak

Bi hitz

Letrak dantzan jartzeko asmoagaz asmatu genuen hitz joko hau. Iazko Literaturia ekitaldietan, letrak eta musika elektronikoa uztartzearren, mezu laburrek osatutako giroa sortu gura izan genuen gaztetxean. Dantzan aritu ginen, bideoak ikusten, japonieraz errezitatzen batzuk, twitter bidezko mezuak pantailan ikusten, Gasteiztik bialdutako bidoekin dantzan gaztetxean… denetarik. Aurten pausu bat gehiago. Musikari zuzeneko bideo irudiak gehituko dizkiogu, […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus larrabetzutik teknologia berriak

Gure herrian

zer ez den antolatzen. Bertso eskola, gaztetxea, literatur irakurleen kluba, hirugarren adineko gimnasia, txirrindulari frogak, mendi karrera herrikoi bat, afari eta bazkari ugari, jaiak franko… eta aspaldion gazteenak skate gainean dabiltza. Ikasten ari dira, eta lau txirrinka eta egur baten gainean zer egiteko gai diren erakusten digute, kalean bertan. Libre. Ikasi bakarrik ez, herritarrontzat bestelako […]

Kategoriak
larrabetzutik musika teknologia berriak

bart gose, gaur ase

Asteburu intentsoa izan da hau. Pettirekin hasi ginen barikuan, eta jendea pozik. Kalean, ilargipean eta eskailera batzuk anfiteatro moduan baliatuta. Zapatuan basquecamp, 30 lagun baino gehiago eta 15 hitzalditik gora. Giro ona, eta asmo berri ugari. Asko ikasi genuen danok. Domekan larrabetzu 2.0 ekimenen barruan GOSE Arrasateko taldearen kontzertua gaztetxean. Irudietan ikusiko duzuen lez, adin […]

Kategoriak
agit/prop literatura

Ez dizu onik egingo

Susa argitaletxean ezpotak egiten hasi gara. Telebista medio garestia da, baina ikusentzunezkoak egitea beti amestu dugu. Eta Susako idazle eta egile, eta lagun, eta ezagunen artean mezua pasa genuen. Egingo zenuke spot labur bat? Eta horrela hainbat sortu dira, eta astero Emailuetan pasako ditugu. Eta literaturaren kalteetaz mintzatuko gara. Lehen bideo hau Eider Rodriguezen ideia […]