Kategoriak
agit/prop literatura teknologia berriak

Liburuaren eguna

Kantu berri bat entzunez hasi dut eguna -besteak beste- disko denden karietara Berri Txarrak taldeak plazaratutako singlea. Eta Frantziako hauteskundeei buruz, eta Melenchon fenomenoari buruz jarraitzeari ekin diot, bart irakurri nituen PP eta Marhuendarenak… ia gogaitu arte espainolen ustelkeri, trama eta drama guztietaz. Eta gaur liburuaren eguna da. Eta orduan, bideoak ikusi eta sarean idazteari […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Euskaraz deskojonatzen garenean

Ez dok hiru, bikote bat da. Bikoteatroa egiten dute. Antzerkia biren artean, eta kolektibo bat dira, pareja baino gehiago. Eta aspaldian euskararekin, hizkuntzarekin barre egitea dute helburu. Ez dira hizkuntzaz trufaka ari, baina egingo balute ere…. ziur asmatuko luketela. Asko dira, gero eta gehiago, euskararen kultura horretan, barrea terapeutikoa dela pentsatzen dutenak…. baina zoritxarrez gehiago […]

Kategoriak
musika

Killtzaileak

Do you know Aurreskillers? Sarean ari da hau bideoau zabalduten, eta beharbada ondiño eztozue ikusi ezta? Aurreskillers, badazpada be dantzan hasi behako!

Kategoriak
ikusi eta ikasi musika

we are standard – on the floor

Aspaldian asko entzuten eta jarraitzen dudan taldea da WAS. Erakargarriak egin zaizkit hasieratik, eta zuzenean ikusteko aukera izan dudanean, ikusi eta damurik ez. Geroztik gehiago jarraitzen ditut, facebook bidez dakit beraien berri. Beraien kontzertuak, jendearen iritzia, hurrengo boloak… nondik nora dabiltzan. Egia esan, egun ezenan dagoen talde interesgarrienetakoa da gurean. Getxokoak dira, Deu Txakartegi baxujole […]

Kategoriak
musika

Mugimendua adierazten duen musika

Pantaila musika ikusteko erabiltzen dut. Talde berriak deskubritu, webguneetatik surf eginez gustuko ditudan taldeen loturak eginez. Kalitateari baino jarrerari egiten diot so, eta sarea musikagune itzela iruditzen zait. Berdin dit facebook edo blogak, google bilatzailearen emaitzak edo nazioarteko wikipedietako azalpenak. Mugimendua adierazten duten doinuak atsegin ditut. Gero eta gehiago. Rocka ez da sekula amaituko. Nahastuko […]

Kategoriak
musika

Karramarruen dantza arrakastatsua

Bermeo rock portua Bermeo rock portu bat da. Ez dago itsasotik Getxotik hain urrun, baina ez du bertako Getxo Sound ezagunaren aparrik. Hondarribi ere gertu dago itsasoz, eta han Underribi famatu zen, Basati disketxearen garaietan. Argi dago itsasertzean sekulako taldeak sortu ez ezik, musika mugimendua ere badela gurean. Bermeo da portu garrantzitsu hoietako bat. Bermeorako […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Hurrengo geltokia, ezin surrealistagoa

Ezagutuko duzue Niko Vazquez, MCD taldeko sortzailea, diseinugile aparta (Eitbko txoria be egin zuen), sortzailea,infografista, artista multimedia…. eta bistan denez, bideogile itzela. Bere lanak oro imbecil.com eta grafismo.com guneetan batuta daude.  Guggemheim museoak YouTuberekin batera antolatutako lehiaketa irabazi du Hurrengo geltokia izeneko lanagaz. Txalogarria lana, ezin surrealistagoa. Ikusi gura baduzue: Aurki, Nikorekin egindako elkarrizketa argitaratuko […]

Kategoriak
agit/prop literatura

Ez dizu onik egingo

Susa argitaletxean ezpotak egiten hasi gara. Telebista medio garestia da, baina ikusentzunezkoak egitea beti amestu dugu. Eta Susako idazle eta egile, eta lagun, eta ezagunen artean mezua pasa genuen. Egingo zenuke spot labur bat? Eta horrela hainbat sortu dira, eta astero Emailuetan pasako ditugu. Eta literaturaren kalteetaz mintzatuko gara. Lehen bideo hau Eider Rodriguezen ideia […]