Kategoriak
Elikadura Burujabeta gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

TxG euskal garagardoaz PREST! aldizkarian

Deustuko PREST! aldizkarian aspaldiko partez erreportajea idatzi dut. Lantalde berria eta gazteagoa du Deustualdeko aldizkariak. Bertako berriak, erreportajeak eta elkarrizketa zinez interesgarriak ditu orain ere. Eta aspalditxoan, hilero hilero jasotzen dugu etxean. Guk eta beste hainbat deustuarrek. Gure etxeko paisaian, elkarrizketetan, erropetan, animoetan… leku berezia du PREST!-ek. Hori asko da. Txorierri garagardoa hartu dugu hizpide […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi info 7 musika

Deustuko Gazte Lokalarekin kezkatuta

Gutun bat jaso zuten Gazte Lokalekoek. Deustun 26 urtean mantendu duten kulturgunea itxi behar dutela. 15 egun horretarako. Eta mugitzen hasi dira. Eta zelan. Ekintzak areagotu dituzte, jende gehiago batzen da beraien bileretara, indartu egin dute kaleko dinamika, eta sustenguak -lehendik ere bazuten nahikoa- gehitu dira. Telebistan eta irratian suertatu zait Deustuko Gazte Lokalaren inguruan […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi literatura

Lorea Gernika Deustun

Lorea Gernika aurkeztu berritan, Lapikoa izeneko narrazioa irakurri eta deustuarri kontatu beharra izan nuen. Hauteskundeetako pasartea Bilboko Uriola atarian argitaratu genuen, kanpainako azken astean.   Uriola.eus 'Lorea Gernika, andrazko bat' liburua aurkeztuko du Koldo Izagirrek. Liburuko pasarte bat Deustun jasotzen da @iPatxi http://t.co/oyR2maYtfo — Bilboko Uriola (@uriolaeus) May 20, 2015 Prest aldizkarian Gero Prest! aldizkarirako […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Euskal Herria

Guk irakurri eta munduari erakusteko moduko liburua Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez plazaratu da Euskal Herria izeneko liburua, eta Hektor Ortega Prest! aldizkariko kazetariak ondu du, argazki ederren laguntzarekin. Hektor Ortega historialari eta kazetaria Sua edizioak argitaletxean ari da aspaldion lanean, Euskal Herria liburuak izeneko atalean. Aldizkarigintzan orain arte, liburu tematikoak koordinatzen ditu aspaldi honetan, […]

Kategoriak
agit/prop e-hizketan hurrengo geltokia teknologia berriak

Gazteak sarean territorio libre propioak sortzeko gai dira

#faceguk Heldu da Prest! aldizkaria etxera. Hilero bezala. 150. zenbakia osatu dugu honetan. Eta hasieratik komunikazio proiektu xume eta herritar honetan murgildurik gabiltzanontzat, guk eta gure lagunek borondate onenarekin idatzitakoa gure etxeetako buzoietara heldu eta jasotzea, pozgarria izaten da. Azken ale honetarako Koldo D. Bizkarguenaga elkarrizketatu nuen, facebook bidezko elkarrizketa izan genuen. Faceguk, sare sozialak […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

11amaika ikusteko, 11 minutu eta 11 segundutan

11amaika telebistara joaten gara astero. Eta bertan webtv apal bat egiten saiatzen. Eta sarean eskaini. Eta elkarrizketa sortzen ahalegindu. Eta horrela aste bat eta beste bat, bat eta bat magazinean. Gureak dira ideiak eta gidoiak, gure zuzendaritzapean egiten dugu. Errealizazioan jo ta su aritzen da Lander, Oskarrek aholkuak eman ohi dizkigu, eta Anek hasieratik lagundu […]

Kategoriak
literatura musika

Prest! aldizkariko 100. zenbakian

Ruper Ordorika: “Nolabaiteko beharra sentitu behar da, kantuak sortzeko” patxi gaztelumendi | Prest! aldizkaria 100. zenbakia Aspaldian, oso aspaldian hurbildu zen Ruper Ordorika Deustu aldera. Filosofia ikasketa egin behar zituen unibertsitatean, eta bizi be San Inazio eta Deustun bizi izan zen. Aspaldian, Deustun bertan sortu zuten Pott literatur aldizkaria eta banda Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, […]

Kategoriak
musika

Capsula | Argentinatik Euskal Herrira, rockarekin munduari bueltak emateko

Prest! aldizkaria | Deustu Argentinatik etorritako taldekideek Euskal Herria ezagutu, bertan geratu eta taldea ezagutzera eman zuten: Capsula. 11 urte daramatzate dagoeneko Bilbon, eta musikaren munduan oihartzuna gero eta handiagoa da. Martin Guevara eta Coni Duchess argentinarrak dira sortzez eta Alberto Diaz Arangoitiko bateriajolea gehitu zen Capsula rock taldera. Berriki Ivan Julian musikari estatubatuarrarekin The […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Hurrengo geltokia, ezin surrealistagoa

Ezagutuko duzue Niko Vazquez, MCD taldeko sortzailea, diseinugile aparta (Eitbko txoria be egin zuen), sortzailea,infografista, artista multimedia…. eta bistan denez, bideogile itzela. Bere lanak oro imbecil.com eta grafismo.com guneetan batuta daude.  Guggemheim museoak YouTuberekin batera antolatutako lehiaketa irabazi du Hurrengo geltokia izeneko lanagaz. Txalogarria lana, ezin surrealistagoa. Ikusi gura baduzue: Aurki, Nikorekin egindako elkarrizketa argitaratuko […]