Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi larrabetzutik pasahitza

Etxahun Lekue: Txapelak poz itzela eman dit, 
heldutako mezu guztiek be bai

Zorionak Etxahun, txapelduna zara . Bai, ez da nire buruari inoiz derrigortzat ipinitako gauza bat, baina sari polita da. Txapelak poz itzela eman dit eta zorion moduan heldutako mezu guztiek be bai. Herrian be jendeak poztasunez hartu du gainera. Bai eta badaukat hori eskertu beharra, egia da jende askok orain zoriondu nauela, baina beste batzuk […]

Kategoriak
pasahitza

nork ez du negarrik egin?

Miren eta Arantzaren alabek, Maddalen eta Mirenek…kantuan jarri zuten Kursaal azpiko jatetxea, eta negarrez jarri dute Euskal Herri erdia. Bertso jarriak, amari eskainiak. Sorta alai, gogotsu kantatua, doinuz aberatsa eta estetikaz berria. Inoiz entzun bako modukoak, ondo gogoan hartzekoak. biba zuek! Harro egon daitezke Amuriza eta Arzallus ere.