Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi larrabetzutik pasahitza

Etxahun Lekue: Txapelak poz itzela eman dit, 
heldutako mezu guztiek be bai

Zorionak Etxahun, txapelduna zara . Bai, ez da nire buruari inoiz derrigortzat ipinitako gauza bat, baina sari polita da. Txapelak poz itzela eman dit eta zorion moduan heldutako mezu guztiek be bai. Herrian be jendeak poztasunez hartu du gainera. Bai eta badaukat hori eskertu beharra, egia da jende askok orain zoriondu nauela, baina beste batzuk […]

Kategoriak
agit/prop baserritik mundua Elikadura burujabetza hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Elikadura burujabetza lantzen

Aurreko asteburuan EHNE Bizkaiak VIII. kongresua burutu zuen Gernikan. Eta azken hilabetean buru belarri aritu gara zeregin horretan. Ponentzia erredaktatu, zuzendu, itzuli, pasatu, landu, eztabaidatu, azaldu, komentatu, hobetu, zorroztu, laburtu, argitu, ulertu eta ulertarazten. Talde lanean, Abadiñoko egoitzan. Eskualdeka azaltzen batzuk, gomendioak jasotzen. Kongresurako baina, ponentziaz gain, beste mila gauza txiki be prestatu behar izaten […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus pasahitza teknologia berriak

BECetik zuzenean, entzuten eta editatzen

Bertso txapelketak jarraitzen urte batzuk egindakoa izanagatik, Internetek bertsolaritzari eskaintzeko dituenak, oraindik asko eta asko direla konturatzen ari naiz, non eta finalean. Bertsoak zuzenean entzun eta zertan ari garen be imajinatuko bazenute?! Zuzenean ari gara twitter, flickr, facebook, blog komunitate eta abarrerako. Ez gara bakarrak gainera. Larrabetzutik, ordenadore batzuk, argazki kamara batzuk, mp3 grabagailua ekarri […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Josune Ariztondoren begietara

Ondarroan egin duen triskantzak asetu ez, eta Kultura sailburu bezala ere, hasia zaigu andereñoa lezioak emoten. On Tomasen garairik ilunenetara itzulera egin du bizkaitarron diputazioak. Askok beharbada ez duzue gogoan izango, baina Anje Duhaldek orduko herriz herri jaialdi batean, torturaz hil berri zuten Gurutze Iantzi izan zuen gogoan kantu batean, Mallabian. Tomas Uribetxebarria orduko kultura […]