Kategoriak
agit/prop baserritik mundua hurrengo geltokia larrabetzutik

Elikadura burujabetza eta tokiko garapena eskolan lantzen

Eskubide sozialen aldeko jardunaldiak antolatu dituzte Oarsoaldean. Ostegun honetan Elikadura burujabetza eta eskubide sozialak landuko dira mahai inguru batean, Oiartzungo udaletxean. Eskolako jantokiko esperientzia kontatzera noa bertara, baina Elikadura burujabetza, ekonomia iraunkorra eta tokiko garapena uztartu gura ditut gure herriko esperientziaren berri ematean. Hitzaldirako aurkezpen hauxe prestatu dut. Elikadura herritarron eskubidea Elikadura izan ere, herritarron […]

Kategoriak
agit/prop baserritik mundua

Jone #libre

Etxean eta herrian asko maite doguzan lagunen etxekoa da Jone. Xabier Arriaga Txiplas, bertso maisu, lagun, militantzia kide, EHNEko baserritarraren alaba nagusia da Jone. Itziar Amezaga eskolako irakasle, lagun, konplize, Elikadura Burujabetza lantaldetako kidearen alaba, Maddiren ahizpa. Maddi eta Joneren bizipoza, gogoa, irribarrea, militantzia ttiki txikitatik ezagutzen doguz. Zaldi gainean, artzai txakurren ondoan, Errigoitin zein […]

Kategoriak
agit/prop baserritik mundua Elikadura Burujabeta hurrengo geltokia larrabetzutik

Eskoletako jantokien ikasgaia

Baserri Bizia Ikasturte bukaerako jaia antolatzen ari gara eskolan. Aurten ere, egun osoko egitarau aberatsarekin batera, bazkaria izango da eskola komunitatearen elkargune nagusia. Ikasle eta ikasle ohiek bazkalduko dute lehenengo, eta gero kalean eta patioan olgetan dauden bitartean, jantoki bete guraso batuko da, ezin menu ederragoa dastatzen. Urte guztiko asmo, gogo eta nekeen gailurra izaten […]

Kategoriak
agit/prop baserritik mundua Elikadura burujabetza ikusi eta ikasi

Elikadura burujabetza eta tokiko garapena Euskal Herrian

Eraldalab ekimenaren antolatzaileek aurten be hitzalditxo bat prestatzeko eskatu zidatenean, Esnetik kooperatiba eta Larrabetzuko eskolako jantokiaz berba egitea pentsatu genuen. Testuinguruan kokatu, tokiko garapenaren kontzeptua sozializatu eta ekonomia iraunkorra bezalako terminoak gure komunitatean aurkeztea nuen helburu. Hitzaldia prestatu, baserri mundua eta kontsumitzaileena zelan elkartu pentsatu eta irudi bidezko “beste” aurkezpen bat egiteari ekin nion. Gogotsu […]

Kategoriak
agit/prop baserritik mundua Elikadura burujabetza hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Elikadura burujabetza lantzen

Aurreko asteburuan EHNE Bizkaiak VIII. kongresua burutu zuen Gernikan. Eta azken hilabetean buru belarri aritu gara zeregin horretan. Ponentzia erredaktatu, zuzendu, itzuli, pasatu, landu, eztabaidatu, azaldu, komentatu, hobetu, zorroztu, laburtu, argitu, ulertu eta ulertarazten. Talde lanean, Abadiñoko egoitzan. Eskualdeka azaltzen batzuk, gomendioak jasotzen. Kongresurako baina, ponentziaz gain, beste mila gauza txiki be prestatu behar izaten […]

Kategoriak
baserritik mundua hurrengo geltokia i+g larrabetzutik

Parte hartzea bultzatzeko dinamikak

Aste honetan parte hartzearekin zerikusia duten ekimen baten baino gehiagotan aritu eta jardungo naizenez, horren inguruko gogoeatxo bat botatzea pentsatu dut. Parte hartzea gora egingo duen dinamika izango da. Berdin du ze motatako prozesuetan den: izan dinamika sozialean, politikoan, instituzionalean edo profesionalean. Larrabetzuko udalean aurrekontu parte hartzaileak Udalak Larrabetzun, 2012ko aurrekontuak jendaurrean eta jendearekin prestatzeko […]

Kategoriak
baserritik mundua Elikadura burujabetza info 7

baserritik mundua

Baserrian sortua naiz, baserri inguruan hasia, eta baserri munduari lotua nabil aspaldion. Baserritarrekin, ekoizleekin, kontsumitzaile sareekin, komunikazioan eta akzioan. Udaberritik, proiektu berriei aukera ematen, zelan ernetzen diren ikusten, loratzen eta fruituak ematen. Eta udagoien honetan argia ikusten hasi dira. Ikusgai eta entzungai daude. Baserribizia.info gunearen inguruan, sare sozialak, komunikazio biziagoa, dinamika sindikala, elikadura burujabetzaren aldeko […]