Kategoriak
agit/prop literatura

Gu ere zain

Mikel Antza idazle presoaren lehen poesia liburua aurkeztu eta plazaratu berritan, zenbait berba eta ohar egunotan bizitakoari buruz. Mikel Antzaren #ametsak ere zain poesia liburua http://t.co/I0hJCkJ0yi Argazkia: @nomadagaldua pic.twitter.com/Aj5VccDtBQ — Susa literatura (@armiarma) April 30, 2015 Ametsak ere zain liburua postontzitik jaso eta irakurtzeari ekin nionean, lehenengo orrietan topatu nuen Joseba Sarrionandia idazle iheslariaren aipu […]

Kategoriak
agit/prop baserritik mundua hurrengo geltokia larrabetzutik

Elikadura burujabetza eta tokiko garapena eskolan lantzen

Eskubide sozialen aldeko jardunaldiak antolatu dituzte Oarsoaldean. Ostegun honetan Elikadura burujabetza eta eskubide sozialak landuko dira mahai inguru batean, Oiartzungo udaletxean. Eskolako jantokiko esperientzia kontatzera noa bertara, baina Elikadura burujabetza, ekonomia iraunkorra eta tokiko garapena uztartu gura ditut gure herriko esperientziaren berri ematean. Hitzaldirako aurkezpen hauxe prestatu dut. Elikadura herritarron eskubidea Elikadura izan ere, herritarron […]

Kategoriak
agit/prop baserritik mundua Elikadura burujabetza ikusi eta ikasi

Elikadura burujabetza eta tokiko garapena Euskal Herrian

Eraldalab ekimenaren antolatzaileek aurten be hitzalditxo bat prestatzeko eskatu zidatenean, Esnetik kooperatiba eta Larrabetzuko eskolako jantokiaz berba egitea pentsatu genuen. Testuinguruan kokatu, tokiko garapenaren kontzeptua sozializatu eta ekonomia iraunkorra bezalako terminoak gure komunitatean aurkeztea nuen helburu. Hitzaldia prestatu, baserri mundua eta kontsumitzaileena zelan elkartu pentsatu eta irudi bidezko “beste” aurkezpen bat egiteari ekin nion. Gogotsu […]

Kategoriak
larrabetzutik musika

gure hizkuntza berean

SPLIT77 taldearen diskoaren aurkezpenera joan naiz gaur. Herritar musikazale moduan. Eneukan pentsatuta ezer idazterik. Handik argazki bat bota dut, facebook_era 3G konexioarekin, wifia ez zebilelako. Gero facebooken galderaren bat, eta atsegin ikur batzuk ikusi ditut, bueltan. 6 urte isilik 2004an atera zuten Mentura lana, izugarri gustatu zitzaidan. Eta eman zituzten kontzertuak. Antenna ere ona zen […]

Kategoriak
larrabetzutik literatura

Literaturia aurkeztu ostean

Bilbo. Kafe antzokia. Eguerdiko 12etan hitzordua lagun, kulturgile eta prentsaekin. 11.30etan bi, gero hamabi. Hainbat ezagun, herrikide eta kazea prentsaurrekoa hasi, hiru hizlari. Literatura Eskolako Gotzon, antolatzaile moduan. Guraso Elkarteko Ines, ume eta gazteentzat egindako lana. larrabetzu.org saretik ni neu, blogak/letrak aurkeztu eta sareari buruz apur bat ekiteko. Gugaz batera herriko liburuzaina, beste guraso bat […]