Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

Adierazpen askatasunik gabe | Demokraziarik ez!

#arteaPabloHaselekin Raperoen, txiolari, kazetari eta kulturaren eta artearen ordezkarien kontrako jazarpena, etengabea bilakatzen ari da. Artista eta sortzaileak adierazpen askatasunaren eskubidea baliatu baizik ez du egiten bere lanean. Gauzak horrela, Espaniar Estatua da, abestien edukiengatik artista gehien errepresaliatu dituen herrialdeen zerrendako lehenengoa. Une honetan, Pablo Hasel kantariaren kartzelaratzearekin, Turkia edo Marokorekin parekatzen ari da, han […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi literatura

Askotariko zapalkuntzak

Bisita bat. Joan etorriko bidai bat. Paris. Aspaldiko lagun bat. Eskutitzetatik aurrez aurreko bisitara. Laguna. Lagunak. Harremanak. Egoerak. Turista klasea kronika bat da. Talegora joan etorria ez da aitzakia bat, leit motiv nagusia da. Baina ez da dena. Han, han asko dago. Paris. Txiletar lagunak. Eta zapalkuntza asko. Ezberdinak. Askotarikoak. Izan daiteke trenean, edo Pariseko […]

Kategoriak
covid19 | koronabirusa gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Itxialdia, isolamendua eta sorkuntza

Itxialdia eta sorkuntza. Isolamenduari zelan aurre egin kulturgintzatik. Hara hor bi erreportajetan, egunotan landu ahal izan dudan eta GARA egunkarian argitaratu duguna. Mila esker kulturgileok. Batzuk etsita, besteak animatuago… ea guztion artean ekintza handi hau bideratzen dugun. Itxialdian sortzen Isolamenduari irriz eta kantuan Mikel Antzak, poema eder horri ahotsa jarri dio gaur goizean. Eskerrik asko […]

Kategoriak
agit/prop

Arnaldo Otegi

Pozik. Itzel. Bide berriak abiatzeko prest ikusi ditut egunotan Arnaldo Otegi bera, eta bere ondoan, atzetik, alboan, elkarrekin milaka herritar. Aste intentsoa izaten ari da. Tentsio komunikatiboa. Diskurtsoa. Dialektika berriak. Burruka ideologikoaren esparru ase ezina. Gaitasuna pertsona batean islatua. Gaitasun dialektikoa, ideologikoa, komunikatiboa, estrategikoa. Iraultzailea bezain humanoa. Euskalduna bezain ezkertiarra. Oso osoa. Free Otegi kanpainaren […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

josemigel etxeandia LIBRE

1994ko azaroan Larrabetzutik ihes egin zuenetik urte asko pasatu dira. Mexikon atxilotu eta Espainian gartzelaratu zutenetik be igaro da denbora. Urrun eta ezlekuetan lehenengo, espetxean eta bisititetan gero.. 21 urteotan hutsune handia itxi digu Josemigelek herrian, inguruan. Azken bidaia Gaur goizean azkenik bere bila abiatu gara Salamankarantz. Azken bidaia izan da, urteotako bisiten ostean. Pozik […]

Kategoriak
agit/prop literatura

Gu ere zain

Mikel Antza idazle presoaren lehen poesia liburua aurkeztu eta plazaratu berritan, zenbait berba eta ohar egunotan bizitakoari buruz. Mikel Antzaren #ametsak ere zain poesia liburua http://t.co/I0hJCkJ0yi Argazkia: @nomadagaldua pic.twitter.com/Aj5VccDtBQ — Susa literatura (@armiarma) April 30, 2015 Ametsak ere zain liburua postontzitik jaso eta irakurtzeari ekin nionean, lehenengo orrietan topatu nuen Joseba Sarrionandia idazle iheslariaren aipu […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Nelson Mandela

20 urte betetzen dira Nelson Mandela damutu barik espetxetik atera zela. Gaur mundu guztia gogoratzen da berataz, egunkari, irrati, telebista, pazifista eta enparau. Filmea ere egin diote. Takilleroa omen. Baina Hego Afrikaren egoera, bere testuingurua, bere alderdia, ilegalizazioak, apartheid-a, bizitza osorako kartzela, burruka armatua, beltzen eskubideak, bake bideak….  ez dakit aztertzen diren, ez dakit ezagutzen […]

Kategoriak
literatura teknologia berriak

USB sarrerarik ez duten ordenadoreen arriskua

Kartzelatik landa artikulu hunkigarria idatzi digu Iñigo Aranbarri idazleak, Karmelo Landa kartzelan bisitatu ostean. Ezagutuko duzue Karmelo. EHUko literatura irakaslea, Gabriel Arestiren lan eta obra askoren biltzaile, Eako kultur sustatzaile, negoziazio prozesuetan aditu, aritu eta epaitua. Epaitu gabe kartzelan duten mahai nazionaleko kidea. Prentsan aritua, artikulugile fina, eta Kazetaritza eta literaturaren arteko harremanean ikerle. Artikuluak […]

Kategoriak
18/98+

noiz arte?

Hasi dira atxiloketak. Agindua Madriletik, poliziak Euskal Herrian, presoak Espainiako kartzeletan. Irakasle, kazetari, militante, kontable, langile, etxekoandre, aita, alaba… denak preso daramatzate. Bi urteko txikia utzi du Natalek etxean. Mariok ikasleak Leioan. Zalakainek pankarta. Txemak Gasteizko giroa. Salutregik egin gogoan, Juan Marik euskalgintza, Anak gazte mugimenduko lagunak, .. zerrenda amaigabea. Epaiketa bat. Errepresioa. Kartzela. Justizia. […]