Kategoriak
agit/prop

Arnaldo Otegi

Pozik. Itzel. Bide berriak abiatzeko prest ikusi ditut egunotan Arnaldo Otegi bera, eta bere ondoan, atzetik, alboan, elkarrekin milaka herritar. Aste intentsoa izaten ari da. Tentsio komunikatiboa. Diskurtsoa. Dialektika berriak. Burruka ideologikoaren esparru ase ezina. Gaitasuna pertsona batean islatua. Gaitasun dialektikoa, ideologikoa, komunikatiboa, estrategikoa. Iraultzailea bezain humanoa. Euskalduna bezain ezkertiarra. Oso osoa. Free Otegi kanpainaren […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Gernika

Gaur egun osoa eman dut Gernika buruan. Eskuetan, ahoan. Idazten aritu naiz. Pentsatzen. Ametsetan. Irakurri egin dut. Entzun. Ikusi. Gogoan  izan ditugu ordukoak, gertatutakoak eta hildakoak. Herri oso baten samina, mina. Ahalegina. Oroitzen ditugu oraindik, akorduan ditugu…. ez da gutxi. Ahalegin horrek mantentzen gaitu bizirik, herri bezala, euskaldun gisan. Memoria ariketak politak eta beharrezkoak dira. […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus teknologia berriak

██████████████████████ #sopa STOP

@ekulturanet ██████████████████████ #libre ██████████████████████ #SOPA EZ! ██████████████████████ ██████████████████████ Internet zer da? Zer gura dugu izatea? Zer nahi dute? Zigorra zigorraren atzetik inposatu nahi dute, munduaren jabe direnek. Munduan agintzen dutelako, nahi lukete beraien irizpidea inposatu sarean ere. Eta ez dute lortuko, ezezkoan gaude gu. Gaur salaketa eguna izan da munduan toki askotan, saretik ikusita. SOPA […]

Kategoriak
agit/prop

Gora & behera

Lehen abisua jo dute Ordizian. Zelatan dabiltza. Sarean ere. Zer nork noiz non esaten dugun entzuten dute. Begira dabiltza. Asko dira, eta erne daude. Fiskaltza, polizia, audientziak, epaileak, komunikabideak alboan dituzte. Dena terrorismoa den garaiotan, adi egotea ez da aski. Idaztea, pentsatzea, jarrera adieraztea delitu bilakatu dute. Pentsamendu politiko kritikoa, jarrera militantea, desadostasuna agertzeko gai […]

Kategoriak
agit/prop musika

Sorkun abeslariaren kantu berriak zentsuratuta

Ematen du ezetz, baina zentsurak oraindik gurean dirau. Gaztea deitzen diote, baina kontserbadore jokatzen du. Musikari buruzko irrati monografikotzat du bere burua, baina gazteenak anestesiatzeko moduko teknikak baliatzen ditu Ibarretxeren gobernuaren morrontzapean den irrati publikoak. Musikoak maiz kexu ageri dira, baina gero single guztiak, zoroan pare igortzen dizkiete. Kalitaterik ez du, musikaz gutxien dakitenak geratu […]

Kategoriak
18/98+ agit/prop

maitasunaz irratian

no time for love kantuarekin abiatu dut aste honetako kronika laburra info7 irratian. Hertzainak taldearen kantua ekarri dugu gogora, baina kantua entzutea ere posible egiten du Internetek. Irrati kronika izanik… zer hobea kantuarekin hastea baino. No time for love kanta ederra da, eta beharbada horrek egin du hain azkar, hain ausart sarean zabaltzea. Egia esan […]

Kategoriak
agit/prop

No time for love | berriz ere

Ez dute uzten, maiatatzen gauean Euskalduna izatea, abertzale jardutea, herrigintzan ekitea, militante jokatzea, ez da posible. Maitasunaz jardun gura nuke, baina ez dago aukerarik. Demokraziaz mintzatu nahi, baina ez dugu ezagutzen. Internet gauza handia da, gure askatasun eremu ttipia ere bada, eta horretan aritzen gara, askatasuna hedatzen, askatasuna zabaltzen, askatasunari oihu egiten, askatasuna aldarrikatzen. No […]