Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

Hunkituta 47ak -azkenean bai- Herrian

Astelehena. Lagun gehiegi Madrilen. Bart ohea hutsik utzi dute, eta ohe huts gehiago ez ditu behar herri honek. Baina han, Madrilen, epaiketa hasi eta 27 minutura, akordioa erdietsi dutela adierazi dute beraiek. 47ak Herrian izateko bidean, adostasuna, heldutasuna eta konfidantza. Bakea, etorkizuna eta giza eskubideak oinarri hartuta arduratsu jokatu dute, eta sekulako indarra emango zien […]

Kategoriak
agit/prop

Arnaldo Otegi

Pozik. Itzel. Bide berriak abiatzeko prest ikusi ditut egunotan Arnaldo Otegi bera, eta bere ondoan, atzetik, alboan, elkarrekin milaka herritar. Aste intentsoa izaten ari da. Tentsio komunikatiboa. Diskurtsoa. Dialektika berriak. Burruka ideologikoaren esparru ase ezina. Gaitasuna pertsona batean islatua. Gaitasun dialektikoa, ideologikoa, komunikatiboa, estrategikoa. Iraultzailea bezain humanoa. Euskalduna bezain ezkertiarra. Oso osoa. Free Otegi kanpainaren […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

josemigel etxeandia LIBRE

1994ko azaroan Larrabetzutik ihes egin zuenetik urte asko pasatu dira. Mexikon atxilotu eta Espainian gartzelaratu zutenetik be igaro da denbora. Urrun eta ezlekuetan lehenengo, espetxean eta bisititetan gero.. 21 urteotan hutsune handia itxi digu Josemigelek herrian, inguruan. Azken bidaia Gaur goizean azkenik bere bila abiatu gara Salamankarantz. Azken bidaia izan da, urteotako bisiten ostean. Pozik […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Lasterbidean

Sare sozialetan, espetxeetan, errepidean, etxean, herrian… “lasterbidean”(r)i buruzko Txioak Lasterbidean Larrabetzun.

Kategoriak
agit/prop

Otegi eta Anoeta

Egunotan Madrilen dago arreta. Madrilen Anoeta. Jendetza eta mezu trukaketa belodromoan. Bakea euren asmoan. Belodromoa beteta Anoeta gogoan Hasi da epaiketa poliziaren salaketa herriaren errieta Hitza kendu digute, baina geroan zerbait sortuko den esperoan jarriko dugu arreta ez gaudelako erreta Bakea eta askatasunaren beroan ospatuko dugu eta Arnaldo Otegi, Joseba Alvarez eta Joseba Permach dira […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Nelson Mandela

20 urte betetzen dira Nelson Mandela damutu barik espetxetik atera zela. Gaur mundu guztia gogoratzen da berataz, egunkari, irrati, telebista, pazifista eta enparau. Filmea ere egin diote. Takilleroa omen. Baina Hego Afrikaren egoera, bere testuingurua, bere alderdia, ilegalizazioak, apartheid-a, bizitza osorako kartzela, burruka armatua, beltzen eskubideak, bake bideak….  ez dakit aztertzen diren, ez dakit ezagutzen […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Goenkaleko presoen omenaldia

Errepresioari, debekuei eta judikaturari tururu! egitea ere badago. Amnistiaren aldeko gestorek, ziri ederra sartu diote oraingoan, Arralden presoen aldeko ekitaldia deituta. Aski izan da kartela askatu.org webgunean zintzilikatzea, Dignidad y Justicia talde faxistak, bere debekua eskatzeko. Gero etorri da judikatura, eta prentsa espainola. Jugada konpletoa. Zer, nola eta zergatik egiten duten agerian utzi dute. Arralde […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

dispertsioak 20 urte

Egunotan, herriz herri ibili dira preso politikoen senitartekoak, guri, herritarroi gogorarazteko. Egunotan gogoan hartu dugu dispertsioak 20 urte bete dituela. Gogorarazi digute, senitarteko izate hutsagatik, pairatzen ari direnek. Egunotan, gogoratu ditugu zelan milaka kilometro egiten diren astero, hona eta hara. Bisitetan. Ikusteko. Berba egiteko. Egunotan, pentsatzen aritu naiz, zigor gogorra dela urruntasuna, bakardadea, isolamendua, distantzia, […]

Kategoriak
agit/prop

Hizkuntza eta aldarrikapenak

Gaur jet lag apur batekin esnatu gara. Ordu bat aldatzea nahikoa izan da, ezker hankagaz altxatzeko. Mezuak irakurtzen hasi, eta okerreko bidetik sartu Korrikari buruz lagun batek idatzitakoa. Eta horren gainean gabiltza twitter bidez, gaurko gaia bada. Horregatik bada, egunean zehar laburrean idatzitakoak, orain luzeago, lausoago idazteko gogo berezi hau. Zer da Korrika? Korrika, Euskal […]