Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

Txillardegi

Txillardegi idazle, pentsalari, euskaltzale, pianista, injeniari, aktibista eta kronista euskaldunak utzi gintuen duela 10 urte. Beti miretsi izan dut Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi. Beti. Oso gaztea nintzen, egin egunkarian Exkixu liburuaren berri izan eta nobela irakurri nuenean. 16 edo 17 urte izango nituen #egin egunkarian #Exkixu nobelaren berri izan eta irakurri nuenean. Etxeko gazteentzat […]

Kategoriak
agit/prop ETA ikusi eta ikasi

Josu eta Santi gogoan

Biharamunean idazten dut. Amets gaizto baten ostean. Gogorra da azaroaren 20a euskaldunontzat. Aurre egin diogu, baina oso gogorra da. Ankerkeria bortitzena baliatu du Estatu terrorismoak euskaldunon kontra. Amorruz. Mendekuz. Memoria ariketa ere bada azaroaren 20 hau, eta iazkoa. Eta aurrekoak. Guztiak. Etsaiak Santi Brouard hil zuenean, musika klasean nengoen. Piano baten ondoan. Kantuan hasteko. Gogoan […]

Kategoriak
agit/prop bakegileak hurrengo geltokia ikusi eta ikasi su-etena | ceasefire | tregua

Gora Euskal Herria

Historia egiten duten egunen lekukotasuna 2017ko apirilak 8. Historikoa. Gauza asko esan daitezke iragan larunbatean Baionan bizitakoetatik. Adjetiborik gabe geratuko ginateke ziurrenik, bertan batutako milaka lagunek pentsatu sentitu eta egin zutenaren inguruan. Baina Euskal Herrian; herri mugimenduetan, elkarteetan, erakunde sozial eta politikoetan dagoen kapital publikoa azpimarratzea litzateke garrantzitsuena nire ustez. Urteetako esperientzia metatuak ekarri gaitu […]

Kategoriak
agit/prop bakegileak su-etena | ceasefire | tregua

Bakearen alde, xake mate!

Nazioartean historikoa bilakatuko da gure bidea. Herritarren parte hartzea Euskal Herriko bake prozesuan Balizko bake prozesuan, irudimena berrikuntza eta gogoa beharrezko. Ez dago dudarik, Bakearen artisauen ekimenak indarrak batu ditu. Indarra erakutsi du. Eta sendotu egin du bake prozesu zibilaren aldeko jarrera. Bakearen artisauak Apirilaren 8ko deialdia eta xehetasunak. Bake bide berritzailea Negoziaziorik gabeko bake […]

Kategoriak
agit/prop bakegileak hurrengo geltokia ikusi eta ikasi su-etena | ceasefire | tregua telebista

BAKEA baldintza behar beharrezkoa

Bake bideak puri purian dabiltza aspaldion. ETA ez da erakunde armatua izango apirilaren 8tik aurrera. Desarmea gauzatuko dute Bakearen artisauek, ehundaka lagunen laguntzarekin. Baldintzak. Egoera. Politika. Herrigintza. Bakea. La Paix Maintenant, une exigence populaire LA PAIX MAINTENANT, une exigence populaire por lautrecampagne Thomas Lacoste errealizadore, kazetari eta editorea ezagutu berri dut. Lanean ari da. Elkarrizketa […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus su-etena | ceasefire | tregua

gora ETA

ETA erakundeak sueten iraunkor, orokor eta egiaztagarriaren berri eman dio Euskal Herriari zein nazioarteko komunitateari. Euskal Herrian egindako lanak, emaitzak ikusteko dauzkan arren, aspaldiko bideen urrats bat gehiago da hau. Beste bat. Helburua bera. Euskal Herriaren askatasuna.

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Loiolako zalantzak

Loiolako hegiak idatzi du Imanolek, eta iruntsi egin dugu askok. Liburua, bere lodian da atsegin. Xalotasunean interesgarri. Orriz orri, akordio giroak, zapuzketa ekaitzek eta nazioarteko haizeek…. ikaragarri interesante egiten dute kazetaritza lan hau. Kontaketarako estiloak. Detaile txikienari ematen dion garrantziak, eta lantzean behin duen umore ukituak… berezia egiten dute Imanol Muruaren lana. Hala ere, 300 […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Udazkenean murgilduta

Eroriko dira hostoak, paisaia berriak parez pare. Ikasturteak normaltasunean murgilduta. Telebistak eta ikusleak futbol ligak zelan ordaindu pentsatzen. Ziklo politiko berria hasi nahi dute batzuek eta egurra zelan eta non banatu petsatzen besteak. Udako eztabaida bukatu du ETAk eta udagoienean besteek zer egingo/esango begira. Ikurriña batekin estali du burua alderdi jeltzaleak, eta Ibarretxe urrutitik mintzo […]

Kategoriak
agit/prop

Hizkuntza eta aldarrikapenak

Gaur jet lag apur batekin esnatu gara. Ordu bat aldatzea nahikoa izan da, ezker hankagaz altxatzeko. Mezuak irakurtzen hasi, eta okerreko bidetik sartu Korrikari buruz lagun batek idatzitakoa. Eta horren gainean gabiltza twitter bidez, gaurko gaia bada. Horregatik bada, egunean zehar laburrean idatzitakoak, orain luzeago, lausoago idazteko gogo berezi hau. Zer da Korrika? Korrika, Euskal […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

m9 hauteskundeak

m7: ostirala, Arrasate zurrunbiloa modurik gordinenean nabarmendu da. ETAk PSEko zinegotzi izandako Isaias Carrasko hil du Arrasaten. Hauteskunde kanpainan zehar, ETAk beste bi ekintza apalago egin baditu ere (telebista antena eta errepetidoreen kontra Bilbon, Derioko PSOEren egoitzaren kontra) Arrasatekoan, modurik gogorrenean erasotu du. Kalean bertan, herritar bat akabatuz. Gogorra. Berriz ere, aurreko estrategiara jauzia. PSOEri […]