Kategoriak
agit/prop ETA ikusi eta ikasi

Josu eta Santi gogoan

Biharamunean idazten dut. Amets gaizto baten ostean. Gogorra da azaroaren 20a euskaldunontzat. Aurre egin diogu, baina oso gogorra da. Ankerkeria bortitzena baliatu du Estatu terrorismoak euskaldunon kontra. Amorruz. Mendekuz. Memoria ariketa ere bada azaroaren 20 hau, eta iazkoa. Eta aurrekoak. Guztiak. Etsaiak Santi Brouard hil zuenean, musika klasean nengoen. Piano baten ondoan. Kantuan hasteko. Gogoan […]

Kategoriak
agit/prop

Pediatra eta kazetaria

Urteak joan dira, baina memoriak oraindik ez digu hutsik egiten. Ez da gitxi. Duela 25 urte, pianoaren aurrean zegoen Teresa irakaslea gogoratzen dut. Solfeoko 4. maila egiten nengoen, Galdakaon. Berak eman zigun albistea. Eta pianoaren hotsak gogoan ditut, ez ziren ordurartekoak. Beste musika bat zen. Pianoaren teklak zelan dardar egiten zuten, gogoan dut. Ez daukat […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi info 7 musika

euskal pop gizarteaz

Josu Larrinaga musikazale moduan ezagutu nuen, soziologoa da, irakasle unibertsitatean, erdi familiakoa dudala ohartu nintzen gero eta batez be kontzertuetan egiten dut berarekin topo. Proposatu zidan udako ikastaro batean zebilela burubelarri eta ea zeozertan laguntzerik neukanez. Baietz, gaia jakin ostean. Euskal pop musika, euskal pop gizartearen isla? galderari erantzun asmo diogu, soziologiatik. Ikasiko dugu musika […]