Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

Txillardegi

Txillardegi idazle, pentsalari, euskaltzale, pianista, injeniari, aktibista eta kronista euskaldunak utzi gintuen duela 10 urte. Beti miretsi izan dut Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi. Beti. Oso gaztea nintzen, egin egunkarian Exkixu liburuaren berri izan eta nobela irakurri nuenean. 16 edo 17 urte izango nituen #egin egunkarian #Exkixu nobelaren berri izan eta irakurri nuenean. Etxeko gazteentzat […]

Kategoriak
agit/prop ETA ikusi eta ikasi

Josu eta Santi gogoan

Biharamunean idazten dut. Amets gaizto baten ostean. Gogorra da azaroaren 20a euskaldunontzat. Aurre egin diogu, baina oso gogorra da. Ankerkeria bortitzena baliatu du Estatu terrorismoak euskaldunon kontra. Amorruz. Mendekuz. Memoria ariketa ere bada azaroaren 20 hau, eta iazkoa. Eta aurrekoak. Guztiak. Etsaiak Santi Brouard hil zuenean, musika klasean nengoen. Piano baten ondoan. Kantuan hasteko. Gogoan […]

Kategoriak
musika

izarrenahotsa.com

Mikel Laboaren kantuen oihartzuna oraindik gainean dugu. Bere ahotsa entzuten dugu, izarren artetik. Oroitzapena, oroimen kolektiboa. Herri baten kanta bildu du bere baitan abeslariak. Maite dugu maite, zelan gure bazterretan entzuten den oraindik…. Mendez mende gurean kantutako abestiak batu eta erakutsi zizkigunak, kolektiboan sortu duen zirrarak behar du izan beste arrabots bat, sarean, Interneteko planetan. […]