Kategoriak
agit/prop ETA ikusi eta ikasi

Josu eta Santi gogoan

Biharamunean idazten dut. Amets gaizto baten ostean. Gogorra da azaroaren 20a euskaldunontzat. Aurre egin diogu, baina oso gogorra da. Ankerkeria bortitzena baliatu du Estatu terrorismoak euskaldunon kontra. Amorruz. Mendekuz. Memoria ariketa ere bada azaroaren 20 hau, eta iazkoa. Eta aurrekoak. Guztiak. Etsaiak Santi Brouard hil zuenean, musika klasean nengoen. Piano baten ondoan. Kantuan hasteko. Gogoan […]

Kategoriak
agit/prop

H28 aldizkaria sarean

Barre egiteko, bazilatzeko, ondo pasatzeko, kezka agertzeko, salatzeko, margotzeko, alaitzeko, edozertarako… Faltan botatzen genuen, adierazi… eta asmatu dugu antza: Inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dut #Napartheid bezalako komiki fantzinea. Barre egiteko bederen. Eta kezka hedatzeko…. bidenabar — gaztelumendi.eus (@iPtx) January 19, 2015 Asteazkeneko azala. Aieteko Adierazpenaren aldeko sarea zabaldu du Ekuadorko agiriak. @H28aldizkaria-ren sorrera. pic.twitter.com/t6Lm0fgluc — […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus teknologia berriak

Dei Gaztelumendi, artista bat

Twitter bidez izan dut bere lanen berri. Dei Gaztelumendi. Xabiroi aldizkariaren azken portada zelan diseinatu, marraztu eta osatu duen erakutsi du timelapse teknika baliatuta. Eta milaka bisita izan ditu bideo honek sarean. Bideoa pasada bat da, eta bere teknika ez da gutxiagorako. deisign.com gunea ikusten aritu naiz, eta poztekoa da gure artean horrelako artistak egotea. […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Komiki azokan

Igande euritsua herrian. Erromon komiki azoka dagoela eta bertara joan gara, etxekoak eta lagun bat. Bi plaza eta bi karpa. Sarrerak ordaindu -2,50 euro- eskumuturrekoa jarri eta barrura. Inpresioa egiten du, Durangok inoiz joan ez direnei egingo dienaren antzera. Gero barruan atseginagoa da kontua. Ibilgarriagoa, ikusgarriagoa, koloretsuagoa. Leku pausatuagoak daude, hormara begira egoteko modukoak, komikiak […]