Kategoriak
Euskal Herria hurrengo geltokia ikusi eta ikasi letrak literatura musika

Liburu azoka

Jaialdi bat da. Martxa asko dago. Euskal kulturgintzak daukan astebururik dizdiratsuena. Durangoko taberna jatetxe pub eta garitoentzako, jaien osteko asteburu luze eta emankorrena ziurrenik. Euskaldunontzat arnasgunea. Arnasa, haizea, aire berriak inguruan. Kultur industria apal baten erakusleiho paregabea. Kontzertuak, hitzaldiak, aurkezpenak, manifestazioak… mundu bat da Durango. Baina niretzat, batez ere liburu azoka da. Liburua Durangon murgildu […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi literatura musika

zelan zaindu maite dugun hau hori hura?

Durangon eman ditut lau egun eta hiru gau. Baina 4+3 ez dira beti zazpi. Ez gurean. Musika entzun dugu, letrak irakurri, berba asko, irudiak, doinu eta ahotsak, papera eta pankartak…. Besarkadak eta agurrak, keinuak, ferekak… zer ez dagoen Durangon. Ruper Ordorikaren bertsio ederra egin dute Arrasateko Anger taldekoek, oraindik hobea den Sute perfektua diskoan. Eta […]

Kategoriak
agit/prop albisteak 2.0 gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi

Txinaurri lana

euskal kultura gaur, eta bihar Argazkiak.org | Liburu eta diskoak, euskarazko edukiak © cc-by-sa: gaztelumendi Durangoko azoka hasten da gaur. Urteroko zita, aspalditik. Euskal kulturgintzan, sorkuntza diharduenarentzat garrantzitsua. Sosak batetik, eta topagunea bestetik. Urteko balantzea, eta urteko uzta. Merkatua da Durango. Eta merkatua ere elkarrizketak dira… ezta? Euskarazko kultura, sorkuntza maite ditugunok badakigu ze garrantzia […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Durangoko azokara Guardia zibilarekin

Euria ari zuen. Geltokian zain, Bilboko Atxuritik 12ak aldera abiatu zen trena Galdakaora heldu zenerako. 12:10 baino ez. Bagoira igo eta ezagun baten aurrean jezarri nintzen. Ez dakit inoiz elkarrekin berba eginda geunden, baina iepa aupa eta parean tokatu nintzaion. Lagun izoztua zekarren esku artean, eta irakurtzen ari zen. -Durangora? Bai hau eta bestea. Lasai […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Komiki azokan

Igande euritsua herrian. Erromon komiki azoka dagoela eta bertara joan gara, etxekoak eta lagun bat. Bi plaza eta bi karpa. Sarrerak ordaindu -2,50 euro- eskumuturrekoa jarri eta barrura. Inpresioa egiten du, Durangok inoiz joan ez direnei egingo dienaren antzera. Gero barruan atseginagoa da kontua. Ibilgarriagoa, ikusgarriagoa, koloretsuagoa. Leku pausatuagoak daude, hormara begira egoteko modukoak, komikiak […]

Kategoriak
literatura musika

Azokak EZtaBAIda piztu du Durangon, ez da gitxi

Sarritan mintzatu gara horretaz. Lagunartean, idazleekin, musikariekin, kolektibo ezberdinetako jendearekin. Orain eztabaidak funtsa hartu du, eztabaidatzeko marko bat –posta zerrenda bat hasieran- sortu da. Ez da gutxi. Eztabaida beharrezkoa da. Kulturaren merkantilizazioa nabarmena da. Azokaren kolore bakarrerako joera honek -ia dena da ELKAR– kezka ere sortu du askorengan. Euskara eta beste hizkuntzen arteko aferak bere […]

Kategoriak
hurrengo geltokia info 7 literatura musika

Feria de Durango

zenbat durango ditu gure herriak? Euskal esaten diogu, liburu eta disko azoka… liburu eta diskoak badira, baina El corazon del sapo hobeto saldu da Sei Urte baino. Gehiago irakurriko da La brecha, Euskal Hiria sutan baino. Euskal esaten diogu, eta disko eta liburu ez diren ekoizpen gehiago dago urtetik urtera. Joku, mahaigaineko, pegata, jertse, souvenir, […]