Kategoriak
#bidegorritik #Patakon 18/98+ agit/prop albisteak 2.0 bakegileak gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik literatura musika pasahitza software librea su-etena | ceasefire | tregua teknologia berriak telebista

13 urte blogean, ekinean, ahaleginean

  sare sozialak, blogak, internet, sarea, lagunak eta norbera pantaila aurrean. 13 urtez ekinean. ezinean. ahaleginean. gaur ere abenduaren 3a da. ea zer diozuen, irakurtzen zaituztedalako. aspalditik. hemen nago eta asko pozten naiz. oraindik. 13 urte, besterik ez 2004ko euskararen egunean jarri zen martxan gaztelumendi bloga. orduz geroztik ahal izan dudan guztia idatzi eta kontatu […]

Kategoriak
agit/prop albisteak 2.0 hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

noraBIDEA argi daukagu: #INdependentzia

Aspaldi ari gara Kataluniara begira euskaldunok. Hizkuntza, kultura, ekonomia eta geografia bat erakutsi diote munduari aspaldian. Munduari begira egon dira beti Mediterraneotik. Kantauri itsasoak, Bizkaiko golkoak… mundura eroan gaitu beti. Itzuli gara. Baina ez dakit munduari so ote gauden. Nahi nuke. Eta horregatik jarraitzen dugu Kataluniara begira. Euskal Herrian Kataluniara begira #noraBIDEA >>> #INdependentzia http://t.co/qfDa0EUT7o […]

Kategoriak
albisteak 2.0 hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

Albisteak 2.0 Zeinu hizkuntzan

Asteroko albistegia egiten dugu telebistan. Astero ideia berri batekin hurbiltzen gara Deustuko estudioetara. Azken asteotan, gorrekin zerbait egitekoa piztu zitzaigunetik, zelan egin pentsatzen aritu gara. Eta uste baino hobeto atera zaigu. Zeinu hizkuntzan aurkeztu dugu albistegia. Guk ez, beraiek. Alvaro Euskal Gorrak federazioko lehendakaria da. Maitanek interprete bezala egiten du lan, eta euskalduna da gainera. […]

Kategoriak
agit/prop albisteak 2.0 hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

Al jazeera euskaraz nahi dugu

Al Jazeera telebistari begira gabiltza egunotan. Arrazoiak hamaika: direla Arabiar eremuetako matxinadak, Japoneko lurrikara edo arrisku nuklearra, nazioarteko egoera, kultura eta sorkuntza, twitter zelan baliatzen duten, edo iragarri diguten The Stream emankizun barria. Hara begira gabiltza hemen. Gure pantailetaraino heldu da Al jazeera. al bisteak 2.0 Hurrengo geltokia: Al Jazeera euskaraz Horrelako telebista bat interesgarri […]

Kategoriak
albisteak 2.0 gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi software librea su-etena | ceasefire | tregua teknologia berriak

zelan urtea badoan

Milurtekoa izan zen, hamarkada, eta hau ere badoa. 10 urte 2000an, XXI. mendeon… eta hau ere badoa. 2011 dator, bihar, edo etzi. Eta urtea badoa, negua joaten den bezala. Egunak datozenlez. Ez gara zaharragoak, bizkorragoak, jakintsuagoak… atzokoak gara, bihar. Ere. Tokatzen da esatea, gogoratzea, oroitzea, agurtzea, eta ondo ondo geratzea. Urteak askorako eman du, beste […]

Kategoriak
agit/prop albisteak 2.0 gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi

Txinaurri lana

euskal kultura gaur, eta bihar Argazkiak.org | Liburu eta diskoak, euskarazko edukiak © cc-by-sa: gaztelumendi Durangoko azoka hasten da gaur. Urteroko zita, aspalditik. Euskal kulturgintzan, sorkuntza diharduenarentzat garrantzitsua. Sosak batetik, eta topagunea bestetik. Urteko balantzea, eta urteko uzta. Merkatua da Durango. Eta merkatua ere elkarrizketak dira… ezta? Euskarazko kultura, sorkuntza maite ditugunok badakigu ze garrantzia […]

Kategoriak
albisteak 2.0 hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Bideojokoak aitite amonen kontuak direla?

Zur eta lur geratu nintzen, Aiora Kintana adiskideak esandakoak entzuterakoan. Belaunaldi berriekin jokoan, gusturen karta joko, bingo eta bestelako jolasetan ibilitako aiton/amonak direla ez digu esan ba?! Bideojokoen ikuspegi hezitzailea, kolaboratiboa, gorputza lantzen duten joera berriak (wii eta horrelakoak), interakzioa, pentsamendua lantzekoak… mundu bat dago eremu horretan. Eta ni, barka, ezjakina naiz. [ Txikitan horrelakoekin […]

Kategoriak
albisteak 2.0 gaztelumendi.eus hurrengo geltokia

Lanez lepo

work in progress Gertatzen da, eta batez ere ikasturte hasiera hauetan. Ekin beharra dago, zeregin ezberdinei eutsi, eta berrietarako gogoa be pizten da sasihasiera hauetan. Eta horrela gabiltza. Batean eta bestean. Neurria eman nahi, baina pasatu barik. Ikasturtearen hasierak baditu gauza onak, planak burutzea, egitasmoak fintzea, eginbeharrak zehaztea…. baina hasiera fasean, denak batera abiatu behar […]

Kategoriak
agit/prop albisteak 2.0 hurrengo geltokia

munduko herri bat

Denboraldi berriari ekin diogu albisteak 2.0 saioan ere. Hasi… Lost edo beste horrelako telesailen bat eman dezakeen fikzioarekin hasi dugu… aurreko denboraldietako irudi edo eszenak izango balira bezala. Gero, programak bere ohiko bidea hartzen du. Interneteko nabigazioak eskaini beharrean, bideoak dira nagusi oraingoan. Hasi gara, eta pozik gaude horrekin.