Hasier Etxeberriak Joseba Sarrionandia idazlea elkarrizketatu du Sautrela telebista saiorako. Baina elkarrizketak bere bidea egin du, zatika lehenengo, osorik ostean… telebistan eta sarean. Joseba Sarrionandia Zuzeu sareko agerkarian.
Hasier Etxeberriak Joseba Sarrionandia idazlea elkarrizketatu du Sautrela telebista saiorako. Baina elkarrizketak bere bidea egin du, zatika lehenengo, osorik ostean… telebistan eta sarean. Joseba Sarrionandia Zuzeu sareko agerkarian.
euskal kultura gaur, eta bihar Argazkiak.org | Liburu eta diskoak, euskarazko edukiak © cc-by-sa: gaztelumendi Durangoko azoka hasten da gaur. Urteroko zita, aspalditik. Euskal kulturgintzan, sorkuntza diharduenarentzat garrantzitsua. Sosak batetik, eta topagunea bestetik. Urteko balantzea, eta urteko uzta. Merkatua da Durango. Eta merkatua ere elkarrizketak dira… ezta? Euskarazko kultura, sorkuntza maite ditugunok badakigu ze garrantzia […]
Zuzeu.com agerkari digitalak urtea bete duela eta, mahai biribil batetara deitu gintuzten Lasartera. Digitalak ekoiztetxearen egoitzara joan, eta hamaika kamera txikik grabatu zuten gure solasaldia. Emaitza, norberak kudeatu dezakeen irudi sorta da. Soinua entzutearekin batera, ezker eskuin eta goitik behera, teklatuko gezitxoekin maneiatu daitezke irudiok. Euskara eta Internet genuen mintzagai bertan batutakook. Eta sei zatitan […]
360ºko kamara batek grabatuko du eztabaida Sarean euskaraz ari garenak asko gara. Zorionez. Lauzpabost lagun batuko gara mahai borobil batean, mahainguruan ibiltzeko. Erdian kamera bat egon bide da, guztia grabatzen, eta ez soilik berba egiten duena. Euskara eta sarea, tresnarik aurreratuenekin. Zuzeu.com agerkariak aurki emango du emaitza. Bitartean… sarean euskaraz jarraitzea izango da gure apusturik […]
Biba zuek! Argazkiak.org | biba zuek! © cc-by-sa: zuzeu.com Interneten, kalean, herrian, hemendik eta handik ikusi eta ezagututakoen gainean aupamenak egiteko txokoa. Biba zuek! zuzeu.com proiektuan idatziko ditudan lerroak izango dira. Biba zuek! ekimen xumea baino ez da izango, aipamen hutsa. Eta gauza askori bisualizazioa eskaintzeko saiakera. Jendeari erakustea beste errealitate hori be. Idatziz ikusteko.
Gaur aurkeztu dute, gaur sareratu da. Eta dagoeneko albiste asko bertan. Euskarazko beste albistegi bat. Partehartzaileagoa. Interesgarria. Zuzeu.com GuGeu delako ekimen batek sortua. Hasier Etxeberria kazetari eta idazlea ere tartean dabil, esperientzia du Interneten. Aspaldi honetan blog eraginkorra, sukaldean.com gune aberatsa eta soitu.es hipergunean izandako esperientzia profesionala. Oso denbora gutxian, gu guztiok baino net esperientzia […]