Kategoriak
gaztelumendi.eus

15 urte hemen idazten, esaten, aldarrikatzen, entzuten, pentsatzen

2004ko abenduaren 3n sortu nuen nire lehendabiziko bloga. Eta geroztik, lantzean behin; batzutan sarri, maiz gutxi, eta ahal dudanero botatzen ditut nire aldarri kezka eta burutazioak hemen. Bloga zen, webgunea da, irudia hitza soinua bideoak txioak… sartzen ahal dira hemen. Garai batean feed back ugari zegoen, parte hartzea esaten genion. Gaur gehiago da artxibo digital […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia teknologia berriak

Euskaraz bizi nahi dugunon eremua da sarea

Kanpoan nengoela, ezagutzen ez dudan kazetari batek elkarrizketa bat egiteko galdetu zidan. HABEko ikasleentzako zela gogoratzen dut. Badakit zenbat kostatzen den, eta ez diot inoiz inori elkarrizketa egiterik ukatu; eta egin ditut batzuk, gai batekin ez bada bestearekin. Ziurrenik, elkarrizketatu baino elkarrizketatzaile izango nintzen gehiagotan. Kontua da, gerora ez dudala jakin elkarrizketa hori argitaratu izan […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

html 5 zer den, irratiek erakutsiko digute

Gutxitan idazten du Hey_nekenek, baina egiten duenean, aportazio itzela daukan seinale. Programatzailea da, hacker etikaduna, Mundurat zerbitzariaren sortzailea, eta sarean aspaldiko laguna. Post oso interesgarria egin du, irratigintzan, Interneten eta holakoetan gabiltzanontzat. Baina teoriatik pratikarako jauzia da oraindik interesgarriagoa. html 5 badator, badago… estandarrak, etiketak, eta gaua interesgarri asko entzun ditugu horren inguruan. Software librearen […]

Kategoriak
i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

Sarea eta euskara

360ºko kamara batek grabatuko du eztabaida Sarean euskaraz ari garenak asko gara. Zorionez. Lauzpabost lagun batuko gara mahai borobil batean, mahainguruan ibiltzeko. Erdian kamera bat egon bide da, guztia grabatzen, eta ez soilik berba egiten duena. Euskara eta sarea, tresnarik aurreratuenekin. Zuzeu.com agerkariak aurki emango du emaitza. Bitartean… sarean euskaraz jarraitzea izango da gure apusturik […]