Kategoriak
agit/prop

#freeOtegi

Nazioartean hedatzen ari da Arnaldo Otegi askatzeko aldarria. Bruselako adierazpenaren bostgarren urteurrenean, egoeraren azterketa egin du Brian Currin hegoafrikarrak, eta ostean Fermin Muguruza euskal musikariak Otegiren aldeko nazioarteko sustenguaren berri eman du. Une berean, mundu osan #freeOtegi adierazten hasi gara sare sozialetan. Free Otegi Hau da unez une #freeOtegi etiketaren mapa Fermin Muguruza & Sinn […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia teknologia berriak

Harriak, artaziak eta (gure) papera Komunikazioan

Kazetaritza ez da delitua, dio mezuak. Eta horrela irakurri dugu sarean, hedabideetan jaso, irratian entzun eta telebistaren baten ikusi. Iraitz Salegi gaztea epaituko dute maiatzean Madrilen, Gazte Danbadako irudiak eta albisteak Topatu.info bidez hedatzeagatik. Hedabideetako kazetarien sustengua Eta poztekoa da 400 atxikimendu baino gehiago batzea salaketa honetara. Garai berriak, akusazioaren larritasuna eta Adierazpen Askatasunaren aldeko […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

html 5 zer den, irratiek erakutsiko digute

Gutxitan idazten du Hey_nekenek, baina egiten duenean, aportazio itzela daukan seinale. Programatzailea da, hacker etikaduna, Mundurat zerbitzariaren sortzailea, eta sarean aspaldiko laguna. Post oso interesgarria egin du, irratigintzan, Interneten eta holakoetan gabiltzanontzat. Baina teoriatik pratikarako jauzia da oraindik interesgarriagoa. html 5 badator, badago… estandarrak, etiketak, eta gaua interesgarri asko entzun ditugu horren inguruan. Software librearen […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia musika

Arnaldo Otegi aske. 8719600510 free!

Ederra Bad Sound System eta Fermin Muguruzak osatu duten kantua, reggae basea, hizkuntza ezberdinak, mezu bakarra. Bi bide…. zein da aterabidea? Arnaldo Otegiren alde, gero eta ozenago entzuten den eskaera. Euskal Herriaren aldeko eskaera azken baten. Youtubeko orrialdean, one week ago… esaten du, eta aste bakarrean ia 15.000 ikustaldi izan ditu kantu bideo honek. Presoen […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

Asisko Urmeneta mundu osoan doan! free

Asisko Urmeneta asko gustatzen zait. Egiten duena egiten duela. Badaki egiten. Sortzailea da. Napartheid sasoian ezagutu nuen, Pernanen bitartez. Artista da, marrazkilaria da, euskaltxain ona, sortzailea, euskaldun osoa, irrigarria, hizkuntzalaria (hizkuntzetan ibiltzen badaki, gurean bereziki, gureetan), hiztun oso ona, berba jario arras interesgarria dauka, berbak asmatzen dituela iruditzen zait askotan… baina iturri askotatik edaten duenez, […]

Kategoriak
agit/prop

Ino libre

Bulegoan sartu, eta irratia piztu dena bat. Ordenadorea abiatzen. Arratsaldeko lauretako albistegia Euskadi Irratia. Informatiboak esaten zuena ezin sinetsi nuen. Bulegorako bidean, margoketa erraldoia ikusten dut egunero. Eta, benetan diotsuet, Ino ateratzen denean margoketa horrekin zer egin beharko litzatekeen pentsatzen egon naiz. -Ez da posible! halakorik. Albiste ona dudarik gabe. Laurak, bostak, seirak, zazpirak, zortzirak…. […]