Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia

jalgi hadi mundura!

Urtea pozik hasi dut.Asmo berrien bila ari nintzen, lan berri baten bila alegia. Eta sare sozialek horretarako ere bere balioa dutela ikusi dut. Gogorra da batzutan norberaren egoera edo ezintasuna sarean azaltzea. Baina, jende on asko dago bazter guztietan. Eta bazterretik, ertzetik ari garenean, aldamenean sentitzen dituzu asko. Eta oso eskertzekoa da hori. Urrian idatzi […]

Kategoriak
albisteak 2.0 gaztelumendi.eus hurrengo geltokia

Lanez lepo

work in progress Gertatzen da, eta batez ere ikasturte hasiera hauetan. Ekin beharra dago, zeregin ezberdinei eutsi, eta berrietarako gogoa be pizten da sasihasiera hauetan. Eta horrela gabiltza. Batean eta bestean. Neurria eman nahi, baina pasatu barik. Ikasturtearen hasierak baditu gauza onak, planak burutzea, egitasmoak fintzea, eginbeharrak zehaztea…. baina hasiera fasean, denak batera abiatu behar […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi teknologia berriak

maiatzaren lehenean tailerrera

Maiatzaren lehena, langileen nazioarteko eguna. Manifestazioak hiriburuetan. Ekitaldiak mundu osoan. Eta gu, tailerrera goaz. Zarautzen elkartuko gara, Putzuzulo gaztetxean, greba orokorra sarean prestatzeko. Grebaorokorra.info, sindikatuek greba iragarri eta aste berean sortu zen sarean. Blogariek, twitter bidez kordinatutako ekimena izan da. Hego Euskal Herrian egingo den grebari buruz, mundu guztiari esateko. Wiki bat eta posta zerrenda […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia

Kezkaz

Maiz ematen du, blogean ez duzulako idatzi ez dela ezer gertatu. Lagunek mezua bidali ohi dute halangoetan… ea zer pasatzen dan. Eta lanpetuta zaudela ez dute sinesten, beste zeregin batzuetan be bazabiltzala. Beste blog edo webgune batzuk be elikatzen dituzula. Sarean zaudela, adi adi… eta ahal dela zerbaitetan. Ahalean. Hala ere, norberaren rss-ak martxan. Mezuak […]

Kategoriak
agit/prop

Ino libre

Bulegoan sartu, eta irratia piztu dena bat. Ordenadorea abiatzen. Arratsaldeko lauretako albistegia Euskadi Irratia. Informatiboak esaten zuena ezin sinetsi nuen. Bulegorako bidean, margoketa erraldoia ikusten dut egunero. Eta, benetan diotsuet, Ino ateratzen denean margoketa horrekin zer egin beharko litzatekeen pentsatzen egon naiz. -Ez da posible! halakorik. Albiste ona dudarik gabe. Laurak, bostak, seirak, zazpirak, zortzirak…. […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Terrorismoaz

Bi argazki. Bi heriotza gehiago. Baina hau ez da terrorismoa. Hildako guztiak ez dira berdinak. Lanak 106 lagun hil ditu dagoeneko Euskal Herrian. Elorrioko Txaber 105. hildakoa izan da 2007 urtean. Beste hildako bat biharamunean Donostian. Carlos berriz faxista batek, militar batek, ultraeskuindar batek hil zuen domekan Legazpiko metroan, Madrilen. 16 urteko mutikoa. Arrazakeriaren kontra, […]