Kategoriak
agit/prop info 7 ongi etorri errefuxiatuak

Errefuxiatuen alde urrats berriak emateko garaia heldu da

Astebete Grezian. Mundu berri bat begi aurrean. Elkartasunez betetako egunak. Oso oso beteak. Eta hori isladatzen saiatu gara elkarrizketa honetan. Info7 irratiarekin astero arituko gara; elkartasuna, errefuxiatuak eta nazioarteko egoerari buruz berba eginez. Elkarrizketa Info7.naiz.eus atarian.

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi info 7

#askegunea Aspaldian ezagutu dugun desobedientzia zibil ekintza handiena

Herri Harresi kolpeka hautsi dute, ondo kostata. Egunak eman ditu Askegunea eremuak erresistentzia lantzen, elkartasuna hizki handiz idazten, komunikazio eremu librea sortzen… Donostiako bulebarrean. Gau eta egunez, gazte mugimendua eta herritarrak elkarrekin. Urkulluren ertzainek, Iñigo Cabacas hil zuten gorputz polizialeko kideek, bi ordu eta erdi luzez… banan banan atxilotu eta kanporatu dituzte bertan batutako milatik […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus larrabetzutik

korrika Euskal Herri osoan

Andoainen hasi zen, duela hamar urteko Egunkariaren itxiera gogoratuz, atzo gurean, gaur beste nonbaiten, bihar han… eta domekan azkenik Baionan bukatzeko. Gaur denok horretaz mintzatu gara, pozik, alai. gogoan ditugu herriko uneak, irudiak, koloreak, giroa, gogoa eta ilusioa. Korrika hori dana delako. Eta gehiago. Korrika zazpi Euskal Herriak dira, hamaika herri, amets ugari…. emozioa. Txikienek, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi info 7 teknologia berriak

kultura digitalaz

Kultura digitalaz aritzeko baliatzen dugu asteroko tartea Info7 irratian. Eta sarean gertatutakoak, ikusi eta ikasitakoaz aritzen gara. Maiz, irratiko edukiak sarean ere hdatzen ditugu, eta eztabaida sortzen ere saiatzen gara, gaiak garrantzia duenean. euskal kulturaz, GAUR behatoki digitala Huheziko fakultatean Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa egin ostean, euskal kultura eta kultura digitala arreta gehiagorekin begiratu eta […]

Kategoriak
baserritik mundua Elikadura burujabetza info 7

baserritik mundua

Baserrian sortua naiz, baserri inguruan hasia, eta baserri munduari lotua nabil aspaldion. Baserritarrekin, ekoizleekin, kontsumitzaile sareekin, komunikazioan eta akzioan. Udaberritik, proiektu berriei aukera ematen, zelan ernetzen diren ikusten, loratzen eta fruituak ematen. Eta udagoien honetan argia ikusten hasi dira. Ikusgai eta entzungai daude. Baserribizia.info gunearen inguruan, sare sozialak, komunikazio biziagoa, dinamika sindikala, elikadura burujabetzaren aldeko […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus info 7 teknologia berriak

gaur eta bihar

Teknologia berriak gaur eta bihar. Bihar Donostian. Gaur munduan. Informatikari euskaldunen bilkura. IEB09 zita bat da, bi urtean behin. Ez du oihartzun berezirik izan blogosferan, harritu nau. Baina badirudi jendetsua izango dela. Ziurrenik informatika fakultateko ikasleek beteko dute aretoa. Ni neu be, joan ez joan batean nago. Joan gura dut, baina lanorduetan da. Eta beti […]

Kategoriak
bide gorritik | Bilbo Hiria irratia info 7 software librea

Fosdem09 besterik ez buruan, oraindik

Hegazkinak igande gauean lur hartu arren, aitor dut oraindik Bruselako kontuak ditudala buruan. Aste osoan. Bilbo Hiria irratian, Info7 irratian eta gure emankizun eta proiektu den irratia.com maitatuan ere ez dut beste hizpiderik hartu asteon. Mozilla eta abarrak aipa eta aipa, badaukat inguruan firefox kontuak utzi eta mortzilla batzuk hozkailutik ateratzea eskatu didanik. Arrazoi osoz […]

Kategoriak
info 7

Bota

Info 7 irratirako tartean bota dudana edo. Bizkaiko txapelaren bila, lehenengo bertsoak bota zirela, pasa dira 50 urte. Mende erdi txapelketan. Balendin Enbeita txapeldun. Gabriel Aresti epaimahaiko.  Alfontso Irigoien antolatzaile. Milaka euskaldun, milaka euskaltzale Arenaleko bertso saioan. 1958ko abuztuaren 24a. Mende erdiaren ostean. Aurrea egin dugulakoan. Batzuen lanak, askoren gogoak eman ditu fruituak. Eta poztekoa […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

Internet aldaketarako tresna

Info 7 irratirako tarte bat prestatzen egon naiz egunotan. Estatu Batuetako hauteskundeetan Internetek eta hedabideek izan duten garrantzia aztertzea eskatu didate. Gehiago ala gutxiago, guztioi eragin digute hauteskundeek. Mezuak, twitter, facebook… presente izan ditugu hauteskundeei buruzko tresnak, aipamenak edo mezuak. Paso egitea ere erraza izan da. Telebistan ordea, aspalditik ari zitzaizkigun txapa ematen. Primariak lehenbizi, […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

basquecamp bigarren edizioa zapatuan

Info7 irratian teknologia berrien inguruko gaiak hizpide hartuta, ezin aipatu barik utzi basquecamp-2 edizio berria. Urrunan du egoitza nagusia Info7 irratiak, eta handik kilometro gutxira ospatuko da zapatu honetan basquecamp2. Ekainean Larrabetzun egin bagenuen, udazkenean Lapurdin burutuko da euskaldunok batzen gaituen barcamp berezi hau. Irrati kolaborazioan, horretaz mintzatu gara. Barcamp bat zer den, nortzuk antolatu […]