Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi info 7 teknologia berriak

kultura digitalaz

Kultura digitalaz aritzeko baliatzen dugu asteroko tartea Info7 irratian. Eta sarean gertatutakoak, ikusi eta ikasitakoaz aritzen gara. Maiz, irratiko edukiak sarean ere hdatzen ditugu, eta eztabaida sortzen ere saiatzen gara, gaiak garrantzia duenean. euskal kulturaz, GAUR behatoki digitala Huheziko fakultatean Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa egin ostean, euskal kultura eta kultura digitala arreta gehiagorekin begiratu eta […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus teknologia berriak

Bo hizkuntza, euskara, bertsoak eta software librea

Irratia.com ez da filologia Irratsaio bat egiten dugu astero Jabi Zabala eta biok: irratia.com. Eta 10 urte betetzen ari gara, sarean, lanean. Euskal kultura digitalaz aritzen gara, gure apalean. Eta zer da ba euskal kultura digitala? Duela hamar bat urte hasi ginen termino horrekin, eta hori izan da gure iparra, hori gure egitekoa. Gure kultura […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi

webtv

ez da besterik entzuten aspaldion. telebistaren aurrean ordu gitxi pasatakoa naiz. txikitan bezala geroagokoetan. ez naiz inoiz oso ikusentzunezkoa izan. aitor dut hori aurretik. prentsa ta irratia maite izan ditut beti gehiago, sortzeko zein jasortzeko. kontsumitu esaten da? kontua da baina, aspaldion sarean bideo irudiak ari direla etengabe nagusitzen. Internet kontsumo azkarra. eta irudiak lilura […]

Kategoriak
teknologia berriak

neke digitala

Astelehen goiza. Goizetik esnatu arren, logure ia egun osoan. Telefonoan mezuak entzungai, e-posta kontsultatu eta barikutik hainbat mezu irakurtzeko moduan, twitter edo facebook kontsultatzeko nagia, eta han ere mezu barri mordoa. RSS irakurgailuari erreparatu orduko, negritaz beltzune handi bat pantailan. Blogak, albistegiak… zer ez dagoen holango goiz batean. Eta gainera, asteburuko argazkiak kamara digitaletik deskargatu […]