Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus teknologia berriak

Bo hizkuntza, euskara, bertsoak eta software librea

Irratia.com ez da filologia Irratsaio bat egiten dugu astero Jabi Zabala eta biok: irratia.com. Eta 10 urte betetzen ari gara, sarean, lanean. Euskal kultura digitalaz aritzen gara, gure apalean. Eta zer da ba euskal kultura digitala? Duela hamar bat urte hasi ginen termino horrekin, eta hori izan da gure iparra, hori gure egitekoa. Gure kultura […]

Kategoriak
agit/prop teknologia berriak

Soitu.es itxi dute, Indymediarekin ezingo lukete

dont hate the media become the media Soituren itxiera izan zen atzoko albiste nagusia inguruko sarean. Espainiako albiste gune garrantzitsu eta ezberdinena itxi zuten, finantziazio arazoak tarteko. Gauza jakina da BBVA banketxeak diru mordoa zuela jarria Gumersindo Lafuenteren eduki digitalen proiektu honetan. Nik aitortzen dut, soitu.es eta bere sareko ekimenak asko gustatu zaizkit. Jarraitzailea izan […]

Kategoriak
software librea

Ubuntu instalatzen

Software librea gura duzu zure ordenadorean? Microsoft bezalako multinazional itxi eta kutreak albo batera uzteko prest? Laguntza behar duzula? Argazkiak.org | Ubuntu Install party © cc-by-sa: gaztelumendi Ba install party batera hurbildu zaitez. Edonon, edozelan, edonoiz egin daiteke bat… guk lantokian antolatu dugu, baina beste edonork, edonon egin daiteke. izan libre, izan euskaldun!

Kategoriak
ikusi eta ikasi software librea

Hiztegia bete berba bueltan

Atzean geratu da BXL. Fosdem ekitaldi jendetsu bat izatetik, etiketa bilakatu dugu sarean. Berdin flickr argazkietan, twitter-eko mezuetan edo blogetako kroniketan. argazkia: polzme cc lizentziarekin Niretzat baina, berba esanguratsuz betetako hiztegia izango da aurrerantzean Fosdem 2009. Domeka iluntzean, hegazkinaren zain geundela zera galdetu zidan Julenek –Zer, ikasi duzu zerbait? eta baiezko borobil bat egin nion […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

wordpress 2.7 eguneratu eta frogatzen

Blogintzarako tresnarik onena dugu euskaldunok. WordPress. Itzela da, eta aspaldian maiz eguneratzen ari garen arren, merezi du ahaleginak. Klik eta klik eta azken bertsioa daukagu. Une honetan, azken bertsioarekin ari natzaizue idazten, mundu guztian ari gara wordpress eguneratzen. Eta euskaldunok eu.wordpress.org gunetik deskargatu ahal izango dugu azken bertsio euskaratua. Munduan bezala hemen ere.  Eta horretan […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi info 7 teknologia berriak

software librea gura dugula, jode!

Sinadurak gora doaz software librea nahi dugu gunean. Milatik gora dagoeneko, eta gorantz. Kezka sortu da, eta keza hori hedatzean hasiko dira arduradunak arduratzen. Batzutan ez dakigu axolagabekeriaz, edo benetan jakitun direlako hartzen dituzten erabaki hoiek agintariek. Software pribatiboa bultzatzeak, beraien eredu neoliberalarekin bat egiten du, dudarik gabe. Baina hala ere, guk, herritarrok, badugu kritikatzeko, […]

Kategoriak
teknologia berriak

software librea nahi duzu?

Gero eta gehiago gara, egunerokoan software librea darabilgunak. Hasieran maila gutxieneko bat esijitzen zuen software libreak. Baina denborarekin, eta jende askoren lanarekin, erraztu egin da erabilpena ere. GNU/Linux mundua erakargarriagoa egitea izan da kontua. Gero eta programa gehiago, gero eta erabilterrezagoak, gero eta hobeak, bisualagoak… eta orduan eta erabiltzaile gehiago, onespen zabalagoa, pozago jendea. Hala […]