Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus teknologia berriak

gaztelumendi.eus

Eta nazioartean euskara eta euskal kultura hedatzeko ezinbesteko tresna izango da sarea. Eta hizkuntza, eta herria, eta kultura, eta ekonomia garatzeko .eus dominioarekin agertuko gara munduaren aurrean. Blog honek ere, sortu eta hamargarren urteurrenean gaztelumendi.eus izaera berritua hartuko du. Aspaldian nazioartean izan dugu errekonozimendurik handiean da puntuEUS dominioa. Euskal kulturaren komunitate osoa zabalduko duena mundu […]

Kategoriak
agit/prop EUS hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

Euskal Herria 2.0 topaketatik puntuEUS dominiora

2006ko irailean burutu genituen Euskal Herria 2.0 topaketak Donostiako Artelekun. 2013ko udaberriaren azken egunotan ospatuko dugu puntuEUS dominioa eskuratu dugula Bilbon. Tartean… bide luzea egin du dominioaren aldeko lan isil eta malguak, irekiak eta zabalak, temati eta sutsuak. Euskal Herria nazioartean | euskararen herria munduan Lokalizazio eta Internalizazio estrategiak genituen aztergai Artelekun batu ginenean. Eta […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi software librea teknologia berriak

basque ID

euskal identitateaz, sarean patxi gaztelumendi @iptx gaztelumendi.org UEU, Baiona #euzkadi euzkotarron aberria? basque ID D identitatea nazioa #euzkadi EH sare sozialak globala euskal Euskal Herria 2.0 twitter blogak facebook basque nor naiz? nor naiz sarean? identitatea definizio batera hurbiltzen identitate digitalaz avatarrak ID sistemak kasu pratikoak  @iPtx adibideak sarean, blogak twitter facebook erantzunak… Branding markak […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

1461 egun twitter euskaraz erabiltzen

Twitter honek 5 urte bete berri ditu. Guk, 1460 egun euskaraz tuiteatzen. 140 karakterreko mezutxoak zabaltzen. Tartean txisteak, memeak, loturak, galderak, erantzunak, berbidalitako mezuak, aipamenak, salaketak, omenaldiak, agendak… imajina ezin genezakeen erabilpena eman diogu Twitter sareari, tarte honetan guztian. Lau bat urte izango dira, euskaldun batzuk hori frogatzeari ekin geniola. Orduan ere, Korrikaren atarian genbiltzan… […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

zer esan?

Zita bat daukat bihar, neska batekin. Zer esan ez dakidala nago, horrelakoetan ez baitut jakiten zelan erantzun, zer galdetu, nola moldatu. Hasiberriaren urduritasun horrek harrapatzen nau, zelan esan, zelan adierazi… Kafe Antzokian gaude zitatuta… eta, tximeletak sabelean. Izan ere bihar Anhitz elkarrizketatuko dugu, lehenengo errobot euskalduna. Neska da, eta euskaraz erantzuten ditu zientzia eta teknologiari […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia teknologia berriak

Abiapuntua

Martxan da puntueus elkartea. Abian da euskara eta euskal kulturaren eremua sarean ordezkatuko duen dominioaren aldeko lana. Asko idatzi da bart, gaur, bihar… honetaz, baina gehiago da egiteko dagoena. Bistan da lantalde ederra osatu dela. Eitb bezalako komunikazio talde bat, Inaki Goirizelaia telematika injeniaria eta UPVko errektorea, Hey_neken bezalako hacker euskaltzale baten ondoan orpoz orpo […]

Kategoriak
teknologia berriak

software librea nahi duzu?

Gero eta gehiago gara, egunerokoan software librea darabilgunak. Hasieran maila gutxieneko bat esijitzen zuen software libreak. Baina denborarekin, eta jende askoren lanarekin, erraztu egin da erabilpena ere. GNU/Linux mundua erakargarriagoa egitea izan da kontua. Gero eta programa gehiago, gero eta erabilterrezagoak, gero eta hobeak, bisualagoak… eta orduan eta erabiltzaile gehiago, onespen zabalagoa, pozago jendea. Hala […]

Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

Euskara sarean, mugak eta kezkak

Oso artikulu interesgarria idatzi berri du Mikel Iturbek bere blogean. Zirriborroan zeukan uda aurretik, baina udazkena etortzearekin argitaratu du. Eta eztabaidarako ohiko galderetatik haratago doala iruditzen zait. Interneten euskararen kezka dugunok, kalean euskaltzale garenok, euskaldun moduan munduan agertu gura dugunok; Mikelek idatzitakotik haratago jo beharko genuke. Irakurri, minutu pare batez pentsatu, berriro irakurri eta ostean […]