Kategoriak
agit/prop covid19 | koronabirusa gaztelumendi.eus hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

[ leihotik mundura ] 20:20

Komunikazioa. Komunitatea. Gure leihoek hori erakutsi digute. Krisi sakon honetan, leihoak eta balkoiak bilakatu dira komunikazioa eta harremanen ordezko. Nola gauden ikusteko, arnasa hartzeko, lagun eta auzokideekin hitz egiteko, eta munduari gure berri emateko. Leiho teknologiko bat ireki dugu, sarean. Komunikazioa lantzeko, teknologia berriak (bideoak, streaming-a, txatak, sare sozialak) baliatuko ditugu. Gorka Julio Teketen eta […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

10 urte blog honetan

2004ko abenduarekin, neguaren atarian abiatu zen proiektu hau. Hasieratik informazioa, iritzia eta trukea lantzeko asmoarekin. Diseinua, irudia, software librea, ideia berriak eta eztabaida sustatzeko gogo itzelarekin. Garaian garaiko teknologiak, aukerak, tresnak ezagutuz eta frogatuz… urtez urte, aroz aro… lekukotza digitala ematen, uzten. Argazkiak.org | gaztelumendi.org zaharra © cc-by-sa: gaztelumendi 2004ko abenduko sarrera batzuk, oraindik gordeta […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus larrabetzutik

korrika Euskal Herri osoan

Andoainen hasi zen, duela hamar urteko Egunkariaren itxiera gogoratuz, atzo gurean, gaur beste nonbaiten, bihar han… eta domekan azkenik Baionan bukatzeko. Gaur denok horretaz mintzatu gara, pozik, alai. gogoan ditugu herriko uneak, irudiak, koloreak, giroa, gogoa eta ilusioa. Korrika hori dana delako. Eta gehiago. Korrika zazpi Euskal Herriak dira, hamaika herri, amets ugari…. emozioa. Txikienek, […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia i+g teknologia berriak

Eguneratzen

aztertzen, ikasten. Bloga beharrezko tresna izan da azken urteotan teknologia berrien olatuotan murgilduta ibili garen bidaiariontzat. Kultura librea, software eta hardawareari buruzko ikasketa prozesu etengabea, informazioaren inguruko komunikazio ekintzak, sare sozialak, komunitatea… asko ikasi dugu. Asko eman dugu. Asko ezagutu dugu. Eta bide horretan jarraitu behar dugu. Sareak askorako ematen du, eta bakoitzak bere lubakian, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi info 7 teknologia berriak

kultura digitalaz

Kultura digitalaz aritzeko baliatzen dugu asteroko tartea Info7 irratian. Eta sarean gertatutakoak, ikusi eta ikasitakoaz aritzen gara. Maiz, irratiko edukiak sarean ere hdatzen ditugu, eta eztabaida sortzen ere saiatzen gara, gaiak garrantzia duenean. euskal kulturaz, GAUR behatoki digitala Huheziko fakultatean Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa egin ostean, euskal kultura eta kultura digitala arreta gehiagorekin begiratu eta […]

Kategoriak
albisteak 2.0 hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

Albisteak 2.0 Zeinu hizkuntzan

Asteroko albistegia egiten dugu telebistan. Astero ideia berri batekin hurbiltzen gara Deustuko estudioetara. Azken asteotan, gorrekin zerbait egitekoa piztu zitzaigunetik, zelan egin pentsatzen aritu gara. Eta uste baino hobeto atera zaigu. Zeinu hizkuntzan aurkeztu dugu albistegia. Guk ez, beraiek. Alvaro Euskal Gorrak federazioko lehendakaria da. Maitanek interprete bezala egiten du lan, eta euskalduna da gainera. […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

zazpi@2007 info7 irratian

Joxe Rojasek teknopata blogean botatako proposamena, ekimen interesgarri bilakatu zaigu oso denbora gutxian. Nik neuk be, entzuleei luzatu diet dagoeneko horren berri. Urteko interesgarriena dena, modu partehartzaile batean erabakitzeko aukera den ezkero. 2007 urtea badoa, eta zazpi ekimen aukeratu beharko ditugu guztion artean. Abenduan proposamenak egin eta urtarrilean bozkatu, wikiak dioenaren arabera. Infozazpiko entzuleok badakizue, […]