Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia

jalgi hadi mundura!

Urtea pozik hasi dut.Asmo berrien bila ari nintzen, lan berri baten bila alegia. Eta sare sozialek horretarako ere bere balioa dutela ikusi dut. Gogorra da batzutan norberaren egoera edo ezintasuna sarean azaltzea. Baina, jende on asko dago bazter guztietan. Eta bazterretik, ertzetik ari garenean, aldamenean sentitzen dituzu asko. Eta oso eskertzekoa da hori. Urrian idatzi […]

Kategoriak
agit/prop covid19 | koronabirusa gaztelumendi.eus hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

[ leihotik mundura ] 20:20

Komunikazioa. Komunitatea. Gure leihoek hori erakutsi digute. Krisi sakon honetan, leihoak eta balkoiak bilakatu dira komunikazioa eta harremanen ordezko. Nola gauden ikusteko, arnasa hartzeko, lagun eta auzokideekin hitz egiteko, eta munduari gure berri emateko. Leiho teknologiko bat ireki dugu, sarean. Komunikazioa lantzeko, teknologia berriak (bideoak, streaming-a, txatak, sare sozialak) baliatuko ditugu. Gorka Julio Teketen eta […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

Udan ez dago etenik

Ideiak sortzeak eta ideien garapenak udan ez du etenik. (i+g) Komunikazioaren gerrilla freskotu egiten da hondartzan, pankarten brilloa nabarmentzen da eguzkitan… grafitiek kolore biziagoak behar dituzte egun eguzkitsu zein lainotuetan. Lekeition ere #libre #28akereLibre!!! pic.twitter.com/PrEmfR8F4c — Alain Urizar (@alainurizar) July 19, 2014   Harean margotzen dute gorputz biluziek, txoznetan pankartek estaltzen dituzte zuloak, irratietan saio […]

Kategoriak
agit/prop Elikadura burujabetza gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Konprometitu gaitezen!

Atsekabez hartu dut Stephane Hessel agurearen heriotza. Bere azken bi liburutxoekin hurbildu natzaio azken aldi honetan, eta benetan merituzkoa da gizon honen balentria eta gogoeta azkarra. Aspaldian mundu osoan hedatu diren manifesturik ederrenak egin baititu. Borrokarako arrazoiak, zioak, motiboak jarri ditu letraz letra, paperaren gainean. Gurean ere, euskaraturik aurkitu ditugu bere bi liburu eder. Azkar […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi info 7 teknologia berriak

Editorialak idazten jarrita…

Gustatu zait Euskal Herriko 60 hedabide baino gehiago batu izana. Gustatu zait urratsa. Eta arrazoi dute, jauzietarako unea da. Euskaratik eta euskaraz aritzen diren medioek, gogoeta interesgarria egin dute. Eta AHTaren metro bat baino gutxiago garela jakiteak… irrifarrea sortu dit. Hori da gure neurria. Abiadura Handirako metro bat ere ez gara, mendiak eta segunduak gurutzatzen […]

Kategoriak
agit/prop albisteak 2.0 hurrengo geltokia

munduko herri bat

Denboraldi berriari ekin diogu albisteak 2.0 saioan ere. Hasi… Lost edo beste horrelako telesailen bat eman dezakeen fikzioarekin hasi dugu… aurreko denboraldietako irudi edo eszenak izango balira bezala. Gero, programak bere ohiko bidea hartzen du. Interneteko nabigazioak eskaini beharrean, bideoak dira nagusi oraingoan. Hasi gara, eta pozik gaude horrekin.

Kategoriak
ikusi eta ikasi

“Gurea bezalako hizkuntza minorizatu batentzat beste garrantzi bat hartzen du euskarazko irratiak”

  Jakoba Errekondoren berbak dira. Euskadi Irratian 25 urte eman ditu landarei, loreei, inusketei eta solo, jardin eta arbola kontuen ganean berbetan. Astero. Gogoeta ordea ez da bere jardunaren gainekoa, hizkuntzaren eta irratigintzaren inguruan aspaldion entzun dudan gauzarik zentsuzkoena dela iruditzen baitzait. Hego Euskal Herrian, nago garrantzia gitxiegi ematen ote zaien oraindik irratiei. Telebistaren ondoan […]

Kategoriak
musika teknologia berriak

irratia.com Kerobia eta Lauroba Bilbon

Entzuleak batzea dugu helburu. Astetik astera gure podcast saioak entzuten dituztenak gonbidatuz. Gure irratsaioa Internetetik entzuten dutenekin batuz, aurpegia jarriz ahotsari, entzumenari. Partehartzea esaten dugu, baina irratia egiten duenarentzat itzela da entzulearekin egon ahal izana. Esaten duguna, egiten duguna, jartzen dugun musika entzuleari zuzendua dago. Elkarrizketak, albisteak, gaiak, aipamenak eskaintzen ditugu, musikarekin tartekatuz. Eta guk […]