Asteroko albistegia egiten dugu telebistan. Astero ideia berri batekin hurbiltzen gara Deustuko estudioetara. Azken asteotan, gorrekin zerbait egitekoa piztu zitzaigunetik, zelan egin pentsatzen aritu gara. Eta uste baino hobeto atera zaigu. Zeinu hizkuntzan aurkeztu dugu albistegia. Guk ez, beraiek. Alvaro Euskal Gorrak federazioko lehendakaria da. Maitanek interprete bezala egiten du lan, eta euskalduna da gainera. […]
