Kategoriak
agit/prop Euskal Herria euskara hurrengo geltokia Palestina Zinema

No other land | euskarazko azpitituluekin

No Other Land, Basel Adra, Rachel Szor, Yuval Abraham, Hamdan Ballal Palestina, 2024, 92’ No Other Land dokumentalak Basel Adra palestinarra jarraitzen du, Masafer Yattako bere herria armadaren eraiste eta kanporaketen aurrean defenditzen saiatzen den bitartean. Istorioan, Yuval Abraham kazetari israeldarrarekin egiten duen lankidetzak bi munduren arteko alde handia erakusten du: Basel okupazioaren eta ziurgabetasunaren erdian […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus i+g ikusi eta ikasi ongi etorri errefuxiatuak

Elkartasuna eta konpromisoa | Komunitatea ere baGARA

10.000 lagun sarrerarekin. 800 boluntario txandak egiten. 30 musika talde solidario. Eta komunikazio proiektu sendo bat arriskuan. Elkartasunaren soinu banda deitu diote. Eta ez da gutxiagorako. Soinua, martxa, notak, jendea, publikoa, papera, sarea, argazkiak… mundu bat bildu zen Donostiako Elkartasun jaialdian, eta ez dugu erraz ahaztuko. 📢 https://t.co/kBRbJcCIkO 🎧 Elkartasunaren soinu banda 💻 Prentsa eta […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi musika

Fermin Muguruza larriki saritua

Ez da adar jotzea! Musikaren egunarekin saritu dute. Aurretik Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Ruper Ordorika saritu izan dituzten moduan. Ez da zaharra saria. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate zela hasi ziren musikariak saritzen. Berton. Ez Madrilen, edo Parisen. Hemengo erreferentziak bultzatu eta aupatzeko. Eta ehundaka lagun batu ginen ekainaren 21 berotsuan Victoria Egunia antzokian. […]

Kategoriak
agit/prop musika

Pete Seeger Euskal Herrian

Atsegin ditut kantautoreak. Are gehiago beraien letrekin mundua aldatzeko indarra erakusten dutenean. Pete Seeger abeslariaren berri Benito Lertxundiren bitartez izan nuen. Maiz aipatzen zuen. Zelan bera Euskal Herrira ekarri zuten Ez dok amairukoek, eta gerora bere bertsioa. Bart Pete Seeger omendu dute Arriaga antzokian. Lou Topet taldeak zuzeneko emanaldia egin du bere kantuekin. Eta hainbat […]

Kategoriak
agit/prop baserritik mundua Elikadura burujabetza ikusi eta ikasi

Elikadura burujabetza eta tokiko garapena Euskal Herrian

Eraldalab ekimenaren antolatzaileek aurten be hitzalditxo bat prestatzeko eskatu zidatenean, Esnetik kooperatiba eta Larrabetzuko eskolako jantokiaz berba egitea pentsatu genuen. Testuinguruan kokatu, tokiko garapenaren kontzeptua sozializatu eta ekonomia iraunkorra bezalako terminoak gure komunitatean aurkeztea nuen helburu. Hitzaldia prestatu, baserri mundua eta kontsumitzaileena zelan elkartu pentsatu eta irudi bidezko “beste” aurkezpen bat egiteari ekin nion. Gogotsu […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi info 7

#askegunea Aspaldian ezagutu dugun desobedientzia zibil ekintza handiena

Herri Harresi kolpeka hautsi dute, ondo kostata. Egunak eman ditu Askegunea eremuak erresistentzia lantzen, elkartasuna hizki handiz idazten, komunikazio eremu librea sortzen… Donostiako bulebarrean. Gau eta egunez, gazte mugimendua eta herritarrak elkarrekin. Urkulluren ertzainek, Iñigo Cabacas hil zuten gorputz polizialeko kideek, bi ordu eta erdi luzez… banan banan atxilotu eta kanporatu dituzte bertan batutako milatik […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi musika

are you reggae?

Prest zaudete? Revolutionary brothers dira, Donostiako bi anai. Abesten King Konsul, Zarautzen bizi den munduko reggae abeslari eibartar jatorrena. Talde bikaina osatzen dute. Eta hemendik eta hara ari dira etengabe. Musika, diskoak, erremixak, kantuak…. eta sekulako giroa sortzen. Aspalditik ezagutzen dugu elkar. Musika, irratia, konexioek ezagutarazi gaituzte. Harreman izan dugu. Baina uda honetan elkarrekin egoteko, […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Arnaldo Otegi jendaurrean elkarrizketatzen

GARA egunkarikoek, sortu zeneko 10. urteurrena ospatzeko, ekitaldi sortari hasiera eman diote. Lehenengo hau, bere berri eman zutenetik ona begitandu zitzaidan. Eta baita joateko gogoa piztu be. Arnaldo Otegi hiru kazetariren aurrean, milaka begiren lekukotasunarekin. Nazioarteko bi kazetari eta GARA egunkariako politika berriemailea. Data jakitearekin, adostu nuen nire buruarekin Donostiarakoa. A8 autopistak zelango sustuak ematen […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

kirolariak ez daude geldi egoteko

Hasi dira mugitzen. Abenduaren 29koak historiko izateko zantzu guztiak ditu. Partida Euskal Herriaren izenean jokatuko du selekzioak -Urkullu bera be hasi da marmarka..- eta gainera Bartzelonan egiten duten antzera Nazio bat selekzio bat manifestazioa egingo da Bilbon. Argazki hau esanguratsua da. Futbolari, txirrindulari, herri kiroletako partehartzaileak, arraunlariak, gizonak, emakumeak… zer ez den batu Donostian kamaren […]