Kategoriak
agit/prop

Arnaldo Otegi

Pozik. Itzel. Bide berriak abiatzeko prest ikusi ditut egunotan Arnaldo Otegi bera, eta bere ondoan, atzetik, alboan, elkarrekin milaka herritar. Aste intentsoa izaten ari da. Tentsio komunikatiboa. Diskurtsoa. Dialektika berriak. Burruka ideologikoaren esparru ase ezina. Gaitasuna pertsona batean islatua. Gaitasun dialektikoa, ideologikoa, komunikatiboa, estrategikoa. Iraultzailea bezain humanoa. Euskalduna bezain ezkertiarra. Oso osoa. Free Otegi kanpainaren […]

Kategoriak
agit/prop albisteak 2.0 hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

noraBIDEA argi daukagu: #INdependentzia

Aspaldi ari gara Kataluniara begira euskaldunok. Hizkuntza, kultura, ekonomia eta geografia bat erakutsi diote munduari aspaldian. Munduari begira egon dira beti Mediterraneotik. Kantauri itsasoak, Bizkaiko golkoak… mundura eroan gaitu beti. Itzuli gara. Baina ez dakit munduari so ote gauden. Nahi nuke. Eta horregatik jarraitzen dugu Kataluniara begira. Euskal Herrian Kataluniara begira #noraBIDEA >>> #INdependentzia http://t.co/qfDa0EUT7o […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Hemen BAQUEari #elkarrizketa esaten diogu

kafearen epelean Kafe asko, eta leku askotan beharko dira benetako bakea ezagutu nahi badugu. Kafe asko, eta jende askorekin hartu eta jaso beharko dira, euskal bideren batek aurrera egitea gura badugu. Ezin imajinatu daitezke, munduan zehar lortu diren lagun guzti hauek erakartzeko, zenbat hitzordu, kafe, txosten, elkarrizketa eta hegaldi hartu dituzten hainbat eta hainbatek. Gure […]

Kategoriak
18/98+ agit/prop larrabetzutik

Aner Petralanda

Lagun bat, beste lagun askorekin batera epaitzen hasiko dira gaur Madrilen. Auzokide bat, beste herri askotako kiderekin batera Madrilen da egun. Eta bihar, eta etzi….. eta ez dakigu noiz arte iraungo duen epaiketa honek. #AnerLibre #35akLibre #epaiketapolitikorikez pic.twitter.com/ArWZyDdamq — #AnerLibre (@Hiro_vuelta) January 11, 2015 Epaiketa politikorik ez! dio LIBRE! afitxak. Epaiketa guztiak dira politikoak izan, […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

gure esku dago #bidea

Apurka apurka Euskal Herrian ari gara gure bidea marrazten. Aurreko baten, Gure esku dago ekimenak… berriz ere asmatu du, jakin du jendearen partehartze zuzen eta zabalarekin gogoa pizten. Bidea marrazten ari garen honetan…. Eskozia zein Kataluniako adibideak oso egokiak dira.

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Giza Eskubideak BAKEA eta konponBIDEA

2014ko urtarrilaren 11 hau historikoa izateko bidean dago. Bidea. Gorde berba hori, gogoratu hiri hau. Etorkizuna marrazten ari gara, bidea eginez. Gelditu barik bidean. Ezin nekatu bidean. Bidea da burruka. Gure BIDEA, hemen eta orain.

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

nazio arteko bidea

Altsasutik abiatu nintzen trenez duela hilabete inguru, han hasi zen nazio arteko bidai hau. Iruñeatik Bartzelonara heldu eta berriz Kataluniako giro independentista dastatzen. Katalunia bizi bizi Egun batzuk lehenago bisitako Diada historikoa oraindik gogoan, arretaz jarraitzekoa da Kataluniak abiatu duen #viacatalana eta inguruko guztia. Euskaldunontzat hurbil dago Katalunia, Espainiatik askatu nahi duen eremua. Kulturalki, ekonomikoki, […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Eskubide guztien aldeko kaleak

Atzo, Bilbon burura etorri zitzaidan lehen ideia irailaren 11koa izan zen. Egun horretan urduri eta temati jarri ziren guztiek, ea lasaiago egin duten lo. Manifestazioa egin egin behar zela ziotenek, ea manifestazio handiagoa -hagitzez luzeagoa eta jendetsuagoa gainera- egitearekin pozik diren. Urduri zeuden ere Ares, Rubalcaba eta ultraeskuindarrak ere, ez zuten asteon atsedenik hartuko. Irailaren […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Gernika

Altsasu, Brusela, Gernika Gaur arratsaldean aurkeztuko da Gernikan beste dokumentu garrantzitsu bat. Euskal Herriko hainbat eragile sozial, politiko, sindikalek egingo dute aurkezpena. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. ETAri sueten iraunkorra eskatzeaz gaina, Espainiar gobernuari ere eskaera zehatzak eta egingarriak luzatzen zaizkio. Bi folio eta hainbat puntutako testua da. Eta gaur bertatik arreta piztuko du. Pausu berri […]